lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 26/10/2023

Mikel San Argimirok euskal preso politikoa baldintzapeko askatasuna lortu du

La Haine - Euskal Herria
Auzitegi Nazionalak jarritako zenbait oztopo gaindituta, ez da kartzelara itzuli beharko, 21 urte preso egon ondoren.

2002an atxilotu zuen Guardia Zibilak Mikel San Argimiro, PSOE-ko bi ministroen kontrako ekintza bat leporatuta, ez zena gauzatzera ailegatu eta tortura latzak eragin zizkion, izan ere, bere kasua Europako Giza Eskubideen Auzitegira heldu zen eta berea izan zen. Gertakari hauen ondoren espetxeratua izan zen Caceres-en eta beranduago Soriara lekualdatu zuten, azken urtera arte non Euskal Herriko espetxe espainoletara lekuandatu zuten.

Iaz hirugarren gradua onartu zion Lakuako Gobernuko Justizia Sailak, baina Auzitegi Nazional espainoleko Fiskaltzak helegitea aurkeztu ondoren kartzelaratu egin zuten berriz, beste kasu ugaritan gertatu den bezala. Orain hirugarren graduan ez ezik, baldintzapeko askatasunean da.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal