lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fL9N

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

05/11/2018 :: Nafarroa

Mila bira, mila kolore, faxismoaren kontra!

x Herri Plataforma Altsasu Faxismoaren Kontra
¡Que sea hoy un nuevo paso en las respuestas antifascistas!

Altsasura zetozenean, Euskal Herrira ez zetozela zioten, “hori” ez zela existitzen. Hala ere Altsasura etorri dira, Euskal Herriaren aurkako zapalkuntzaren sinbolo bilakatu dutelako. Altsasura Euskal Herriaren aurkako errepresioa txalotzera eta zapalkuntza normalizatzera datoz, eta gaur, Altsasun, Euskal Herrian ongietorriak ez direla argi utzi dugu.


Rivera jaunak “askatasuna eta berdintasuna” defendatzera zetorrela esan zuen. Eta gu zein askatasun defendatzera etorri den galdetzen dugu. Ea gu libreki atxilotu eta espetxeratzeko askatasuna defendatzera etorri diren. Edo gure abortatzeko askatasuna ukatzera. Gure hizkuntza zapaldua mantentzen jarraitzeko askatasuna? Zein askatasun, zehazki?


Zeinentzako askatasuna defendatzera datoz? Zalantzak ditugu ez ote den gure kosta boteredunak direnak boterean mantentzeko askatasuna ez den. Gu menpean mantentzeko askatasuna ez ote duten aldarrikatzen.


Ikusi besterik ez dugu zein proiektu eskaintzen dizkiguten. Lan kontratuen magultzearen eufemismoa baliatuz patronalaren aurrean indargabe nahi gaituztenak. Pentsio eta soldata miserableak igotzea ukatzen dutenak. Gerra inperialisten alde, armak han eta hemen salduz eta, gero, hauen ondorio diren errefuxiatuen aurrean entzungor egin eta hauek mugan egurtuz. Euskal Herriaren ukapena eskaintzen digute. Gure askatasuna era gogorrago batean oraindik zapaldu nahi duten faxistak ez dute guri askatasunez hitz egiteko zilegitasunik.


Ustelduta eta gainbeheran dagoen sistema hau inposatzen jarraitzeko askatasuna aldarrikatzen dute. Sistemaren gainbeheraren erantzuna dira faxista hauek, erregimenaren krisi honetan botereak eta honen komunikabideek sortutakoak.


78ko erregimenaren krisiak, sistema kapitalistaren egonkortasuna eta zilegitasuna kolokan jarri du gizartearen sektore askoren begietan. Honen ondorioa da, adibidez, panorama politikoan ematen ari diren aldaketak, sektore horiek erregimen honi alternatiba bat bilatzearen ondorioa.
Baina oker geundeke, sistema suntsitzear dagoela pentsatzen badugu. Krisien aurrean, kapitalismoaren erantzun klasikoa izan da erregimen faxista. Eta nahiz eta mota berri bateko faxismoa izan, aurre egiten ez badiogu, faxismoak indarra hartzen jarraituko du.


Faxismoa ez da izan eta ez da izango langileontzako alternatiba bat. Izatetik urrun, gure berezitasunak elkarren arteko kontrakotasun bihurtu nahi dituzte. Gure artean zatiketak bilatzen dituzte, gure aurkako zapalkuntza gogortzeko.


Erroetako arazoak, azalezko kontuekin estaltzen dituzte. Euskal Herriaren zapalkuntzaz ez dute hitz egiten, espainolismo atzerakoiena aldarrikatzean. Ez dute zapalkuntza patriarkala salatzen, hilketa matxisten aurrean beste alde batera begiratzean. Gune autogestionatuen aurka jotzen dute, baina ez dute zalantzan jartzen AHTa egiteko beharrezkoak diren lur lapurretak. Gerra inperialistak salatzetik urrun, errefuxiatuak arazo guztien muin bezala kokatzen dituzte… sistema kapitalista bere osotasunea zalantzan jartzeaz urrun, berau betikotu nahi dute bere formarik gordinenean, espainolismoa, matxismoa, homofobia, arrazakeria… sustatuz


Eta ez da, zoritxarrez, Euskal Herrian dugun arazoa soilik, kanpora begira, fenomeno globala dela ikus dezakegu. Brasiletik Austriara, Turkiatik Estatu Batuetara. Herbeherak, Italia, Suedia, Polonia, Grezia… dira beste adibide argi batzuk.


Garaiz gaude, indarra hartzen ari dutela egia den arren, guk ere badaukagu gure indarra, horregatik da funtsezkoa faxismoaren aurka borrokatzea. Espaziorik ez uztea, ez kaleak ez eta espazio politikorik. Hutsik uzten zaien ezein espazio, haiek hartuko baitute. Mugimendu feministatik, internazionalistatik, ikasle mugimendutik, antierrepresibotik, euskaltzaletik, gune autogestionatuetatik… faxismoa eta bere eragilea den sistema kapitalista borrokatzea funtsezkoa da, alternatibarik eraiki nahi badugu.


Duela 40 urte esaten zuten: Bakarrik herri antolatuak lor ditzake borrokatzen dituen helburuak. Ez dago alternatibarik gu geu sortzen ez dugun alternatiba ez bada. Ez dizkigu inork gure arazoak konponduko. Antolatu behar gara, borrokatu behar dugu… Horregatik, dei egiten diogu Euskal Herriko langileriari antolatu eta borrokatzera. Gure alternatiba propioa eraikitzen hasteko, nahi dugun etorkizuna gaurtik eraikitzeko.

Gaurkoa erantzun antifaxistaren pauso berri bat izan dadila!
Gora Euskal Herria Antifaxista!
Altsasu faxismoaren kontra
Herri Plataforma
2018ko azaroaren 4a

_____________

Mila bira, mila kolore, faxismoaren kontra!

Al venir a Altsasu, decían que no venían a Euskal Herria, que “eso” no existía. Pero aun así han venido a Altsasu porque lo han convertido en un símbolo de la opresión contra Euskal Herria. Vienen a Altsasu a aplaudir la represión y normalizar la opresión. Pero hoy, en Altsasu hemos demostrado que no son bienvenidas a Euskal Herria.


El señor Rivera dijo que venían a defender “la libertad y la igualdad”. Y nosotrxs preguntamos qué libertad venían a defender. Si venían a defender la libertad de detener y encarcelarnos libremente. O la de negarnos nuestra libertad de abortar. ¿Libertad para mantener nuestra lengua discriminada? ¿Qué libertad, concretamente?

¿Para quién es la libertad que vienen a defender? Tenemos dudas si no reivindican la libertad de mantener a lxs poderosxs en el poder, si no reivindican la libertad de mantenernos sometidxs.


No hay más que ver cuál es el proyecto que nos ofrecen. Aquellxs que utilizando el eufemismo de contratos de trabajo flexibles nos quieren dóciles ante la patronal. Lxs que nos niegan la subida de las pensiones y salarios miserables. Los que apoyan guerras imperialistas vendiendo armas a diestro y siniestro, y luego hacen oídos sordos y machacan a lxs refugiadxs que huyen de ellas. Nos ofrecen la negación de Euskal Herria. Lxs fascistas que quieren limitar nuestra libertad aún más brutalmente no tienen legitimidad de hablarnos de libertad.


Es claro lo que reivindican. Reivindican la libertad de seguir imponiéndonos este sistema podrido y en decadencia. Estxs fascistas son consecuencia de esta decadencia del sistema, creadxs por el poder y sus medios de comunicación.


La crisis del régimen del 78 ha puesto en cuestión la estabilidad y la propia legitimidad del sistema capitalista a ojos de cada vez más sectores de la sociedad. Es consecuencia de esto, por ejemplo, los cambios que se están dando en el panorama político, consecuencia de la búsqueda de una alternativa por parte de estos sectores.


Pero estaríamos equivocadxs si pensáramos que el sistema está a punto de caer. El régimen fascista ha sido la respuesta clásica del capitalismo ante las crisis. Y aun siendo de nuevo tipo, si no le hacemos frente, el fascismo seguirá creciendo.


El fascismo no es ni será una alternativa para lxs trabajadorxs. Lejos de ello, quieren convertir las características específicas que nos hacen ser lo que somos en contrariedad. Buscan dividirnos entre nosotrxs para endurecer la opresión.


Esconden los problemas de fondo con cuestiones superficiales. No hablan de la opresión de Euskal Herria cuando reivindican el españolismo más reaccionario. No denuncian la opresión patriarcal cuando miran para otro lado ante los asesinatos machistas. Arremeten contra los espacios autosugestionados en nombre de la propiedad privada, mientras ni siquiera ponen en tela de juicio las expropiaciones necesarias para construir el TAV. Lejos de denunciar las guerras imperialistas, pintan a lxs refugiadxs como fuente de todos los males… Lejos de denunciar el sistema capitalista en su totalidad, quieren apuntalarlo en su forma más cruda, alimentando el españolismo, el machismo, la homofobia o el racismo.
Y no es, por desgracia, un problema que tengamos solo en Euskal Herria, si miramos hacia fuera, comprobamos que es un fenomeno global. Desde Brasil a Austria, de Estados Unidos a Turquía. Holanda, Italia, Suecia, Polonia, Grecia… son otros claros ejemplos.


Estamos a tiempo, aunque es cierto que están cogiendo fuerza, nosotrxs también tenemos nuestra fuerza, por eso es imprescindible que combatamos al fascismo. No dejarle espacio, ni en las calles, ni en el ámbito político. Pues harán suyo todo espacio que se les deje vacío. Desde el movimiento feminista, desde el internacionalista, estudiantil, antirrepresivo, euskaltzale, desde los espacios autogestionados… es fundamental combatir el fascismo y su creador capitalista, si aspiramos a construir una alternativa.


Hace ya 40 años se decía: Solo un pueblo organizado puede conseguir los objetivos a los que aspira. No hay alternativa si no es la que nosotrxs mismas construyamos. Nadie solucionara los problemas por nosotrxs. Tenemos que organizarnos, tenemos que luchar… Por eso, hacemos un llamamiento a la clase trabajadora vasca a organizarse y a luchar. Para ir construyendo nuestra propia alternativa, para construir desde hoy el futuro que queremos.


¡Que sea hoy un nuevo paso en las respuestas antifascistas!

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fL9N

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal