lahaine.org
Nafarroa :: 29/04/2024

Nafarroa da Euskal Herrian lan-heriotza tasarik handiena duen herrialdea,

La Haine - Euskal Herria
Urtea hasi zenetik 8 langile hil dira eta istripuen intzidentzia-tasa 331,7 istripu 100.000 langilekoa da.

Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak urtarrileko eta otsaileko Lan Istripuen Estatistikari buruz emandako datuen arabera, Nafarroa da baja eragin duten lanaldiko istripuen intzidentzia-tasa handiena duen erkidegoa: 331,7 istripu 100.000 langileko. Gainera, Nafarroan 2021etik izan den urteko hasierarik txarrena erregistratu da, urtarrila eta otsaila bitartean lau pertsona hil baitira lanaldian. Ministerioaren arabera, bi hilabete horietan, 2021ean, hildako bat izan zen; 2022an, bat ere ez; eta 2023an, beste hildako bat. Era berean, azken hilabetetan bikoiztu egin dira lan-istripuetan hildako pertsonak eta momentuz 8 langile hil dira, beraz, Nafarroa da Euskal Herrian heriotza tasa handiena duen herrialdea.

Duela bederatzi urte, lan-istripuak gora egiten hasi ziren, 2015ean baja eragin zuten 7.649 ezbehar gertatu ziren – egunean zehar eta in itinere barne – 2019an, koronabirusa baino lehen, 11.691 izan ziren. Covid-aren ondoren, ezbeharrek gora eginten jarraitu zuten, 2023an baja eragin zituzten 12.392 istripu gertatu ziren – azken 14 urteetako errekor kezkagarria –. Espainiako Ministerioaren txostenak 21 jarduera ekonomikotan izandako istripuak erakusten ditu, eta Erkidegoaren kasuan, horietatik zazpik lanaldian baja eragin duten ezbehar guztien % 83 biltzen dituzte, ordena honetan: manufaktura-industria, eraikuntza, zerbitzu osagarriak, merkataritza, osasun-jarduerak eta gizarte-zerbitzuak, ostalaritza eta garraioa.

Gertakari hauen aurrean JARDUN Koordinadorak langileak bizia galdu duten hainbat enpresa seinalatu dituzte eta maiatzaren 1an Donostian egingo duten manifestaziora batzeko deia luzatu dute

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal