lahaine.org
Nafarroa :: 26/01/2024

Nafarroako biztanleriaren %14,5 pobrezia arriskuan dago gaur egun

La Haine - Euskal Herria
96.000 pertsona baino gehiago daude pobrezia-arriskuan Nafarroan, hau da, sei pertsonatik bat.

96.000 pertsona pobrezian eta gizarte-bazterkerian bizitzeko arriskuan bizi dira Nafarroan. Horrek esan nahi du Nafarroako biztanleriaren %14 baino zertxobait gehiago baztertuta geratzeko arriskuan dagoela. Desberdintasuna areagotu egin da baita ere. 72.000 pertsona inguru pobreziaren mugaren azpitik daude. Horrek esan nahi du biztanleen %10ek atzerapen-arazoak dituztela etxebizitzaren ordainketan, pertsonen %10ek ezin dutela tenperatura egokia mantendu etxean, eta %20k baino gehiagok ez dutela gaitasunik iristen ari zaizkien ustekabeko hainbeste gastuei aurre egiteko.

Pobreziaren aurkako Nafarroako Sarearen arabera, gaur egun pobrezia-arriskuan dauden 96000 pertsonen artean zenbait aldaketa sortu dira azken urteotan. Lehen, pobrezia oso lotuta zegoen arlo materialarekin, eta, bereziki, lanaren ezarekin. Gaur egun, prekarietateak gora egin du eta honekin batera bizitzaren garestitzea, batez ere etxebizitzaren arloan edo elikagaietan. Lan bat ez da nahikoa pobreziatik ateratzeko, ondorioeztatu du sareak. Honen iguruan “Etxebizitza batek lehen balio zuen prezioagatik, logela bakarra lortu ahal duzu” adierazi du Idoia Oneca sarearen arduradunak eta “Etxebizitzaren kostua luxuzko artikulu bihurtzen ari da, eskubide baten ordez”, esanez jarraitu du.

Beste aldagai bat osasunerako sarbidea da, haren unibertsaltasuna urratzen ari baita. Sareak adierazi du oso kezkagarriak direla osasun mentaleko arazoak edo adikzioak dituzten pertsonen errealitatea gero eta eskuragarritasun gutxiago dutenak osasun-tratamendua jasotzeko.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal