lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 10/08/2011

Nafarroako hiru preso, gaixotasun larriekin

Ateakireki.com
Minbizia, hiesa, bihotzeko zein buruko gaixotasunak eta bestelako gaitz larri eta sendaezinak dituzten hamar euskal preso daude gaur egun

Minbizia, hiesa, bihotzeko zein buruko gaixotasunak eta bestelako gaitz larri eta sendaezinak dituzten hamar euskal preso daude gaur egun; kopuru osoaren %6 gutxi gorabehera. Horietatik, hiru Nafarrak dira: Josetxo Arizkuren, Iñaki Etxeberria eta Jesus Mari Mendinueta.

Josetxo Arizkuren (Alde Zaharra). Sevillako espetxean dago. Kardiopatia iskemikoa dauka. Ekainean lesio larri bat atzeman zioten bihotzeko hodi batean, eta stent bat ezarri zioten. Aurretik, hiatoko hernia eta espasmo esofagikoa diagnostikatu zizkioten. 1999. urtean atxilotu zuten, eta 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten.

Iñaki Etxeberria (Donibane). Zuerako espetxean dago. Fresnesko espetxean zela, erretina hemorragia eta ikusmenaren zorroztasunaren galera diagnostikatu zioten, eta itsu geratzeko arriskua dauka. 1996an atxilotu zuten, Frantzian, eta Espainiako Estatuak 30 urteko espetxe zigorra ezarri zion.

Jesus Mari Mendinueta (Arbizu). Albocassereko espetxean dago. Hernia diskala eta inginala dauka; era berean, aldian aldiko prostatisa eta uveitisa diagnostikatu dizkiote. Hogei urte daramatza kartzela; abuztuan irten beharko luke espetxetik, baina biziarteko zigorraren doktrina aplikatu diote, zigorra beste 10 urtez luzatuz.

Horrez gain, Jaiki Hadi elkarteak gaixo dagoen Nafarroako beste preso baten egoera latza nabarmendu du. Mikel Izpura txantrearra da osasun egoera kaskarra izanik behar duen laguntza medikoa jasotzen ez duen beste euskal preso politiko hauetako bat. Zehaztu gabeko hipoakusia mistoa (entzumena galtzea) du eskuineko belarrian, eta horren aztarnak ageri zaizkio ezkerrekoan. Hipoakusia kasu honen arrazoiak argitzeko 2008an, 2009an eta 2011n, aldi baterako Iruñeko espetxera lekualdatu zezaten eskatu zuten, –Izpurua Badajozen dago–, Nafarroako Ospitaleko otorrinolaringologiako espezialistekin aurretik hitzartuta zeuden hitzorduetara joan ahal izateko. Eskaera guztiak ukatu dizkiote.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal