lahaine.org
Nafarroa :: 09/12/2024

Nafarroan, erosketa-saskia %18 garestitu da 2022tik

Maialen Huarte Arano
BEZik gabeko produktuak ere garestitu dira, aplikatzen zaien beherapena baliogabetuz.

Nafarroako Landa Garapenerako eta Ingurumenerako behatokiak 36 produkturen prezioaren eboluzioa egin du. Oliba olioaren kasua da deigarrienetako bat %47 garestitu baita azken bi urtean. BEZik gabeko produktuak ere, ogia %2, (azken egunotan ohiko ogi-barra 5 zentimo garestitu da) eta arrautzak %20 garestiago daude eta alkatxofa adibidez orain ordaintzen denaren erdia ordaintzen zen 2022an.

Landa Garapenerako eta Ingurumenerako departamentuaren behatokiaren eta Iruñerriko zenbait saltokiren datuek 36 produkturen inguruko eboluzioa jaso dute. Elikagai horien prezioa 35 euro altuagoa da orain. Azenarioaren prezioa %50 hazi da, arkumearen haragiarena %32, meloiarena %34, azaburuarena %37 eta %31 zainzuriarena. Baina, bestelakoek ere igoera igarri dute: esaterako etxebizitzetako ohiko gastuek %37 egin dute gora. Harritzekoa ez den beste datua: erosketa-saskia bezainbeste ez direla igo ez pentsioak ez eta soldatak ere. Hala, eros-ahalmena galdu dute herritarrek.

Erosketa-saskia %18 garestitu da 2022tik - Nafarroa - euskalerriairratia.eus

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal