lahaine.org
Nafarroa :: 04/12/2018

NATO, inoiz baino hurbilago

Askapena
Bardeetan maniobra militar berriak egingo dituzten egun hauetan, NATO eta mendebaldeko inperialismoaren analisia kaleratzen dugu

Bardeetan maniobra militar berriak egingo dituzten egun hauetan, NATO eta mendebaldeko inperialismoaren analisia kaleratzen dugu

Dokumentu honen helburua NATOk eta men-debaldeko inperialismoak gaur egun duten rolari buruzko analisi bat egitea da. Horreta-rako, egitura politiko-militarraren historia errepasatu eta Euskal Herriarekin dituen lotu-rak aztertuko ditugu. Izan ere, maiz, mugimen-du antiinperialistatik NATOri buruz hitz egiten dugunean, ez dugu gure gertuko errealitatean dituen eraginen berri ematen, eraso egiten dien herrialdeetako egoerak salatu besterik ez dugu egiten. Baina, kontziente izan behar gara NATOk Euskal Herrian ere eragiten dituela on-dorioak eta kalteak.

Dokumentuan zehar, batetik, inperialismoaren inplikazio teorikoak, mendebaldeko inperia-lismoaren antolaketa politiko-militarraren historia eta helburuak, eta Estatu Batuek na-hiz Europar Batasunak NATOren garapenean izandako inplikazioa landuko ditugu. Bestetik, esku hartutako herrialdeetan uzten dituen on-dorioak eta eraginak aztertuko ditugu, baita gure herrikoak ere. Amaitzeko, ondorio eta lan-ildo batzuk aurkeztuko ditugu, gure jardun antiinperialista kokatzen laguntzeko.

Hasi aurretik, argi jakinarazi nahi dugu lan-dutako hainbat gairi buruzko datu errealak aurkitzeko zailtasunak izan ditugula. Estatu kideen obskurantismoaren eta estatistika des-berdinen ondorioz, errealitatearen gerturapen txiki bat soilik egin ahal izan dugu. Ziur aski, datu errealak hemen aurkeztutakoak baino are odoltsuagoak izango dira. Baina, analisian sartu baino lehen, hainbat antolakundek eta kolektibok eginiko lanari merezitako aitorpe-na eman nahi diogu, hala nola «Gasteizkoak» kolektiboari. Lan itzel hori gabe, oso zaila bai-litzateke NATO zer den eta zer ezkutatzen duen jakitera gerturatzea.

TXOSTENA | NATO, inoiz baino hurbilago

NATO, inoiz baino hurbilako (EU) |

INFORME | OTAN, nunca tan cerca

 OTAN, nunca tan cerca (ESP) |

RAPPORT | NATO, jamais si cire

NATO, jamais si cire (FR)

 

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal