lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fN1K

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

12/03/2019 :: Nacionales E.Herria

NATOk Euskal Herria ere suntsitzen du / La OTAN también destruye Euskal Herria

x Askapena
A pesar de intentar ocultarlo, las guerras que la OTAN provoca a miles kilometros de aquí tienen un impacto directo sobre nosotras.

[Euskara]

NATOk Euskal Herria ere suntsitzen du

 Ameriketako Estatu Batuek 750 base eta misio militar dituzte munduko 128 herrialdetan. Ez gara obsesio militarista eta inperialista horrek sortutako gerrak zerrendatzen hasiko, baina tamalez horien guztien konplize bihurtu gintuzten duela 33 urte.

 1976ko martxoaren 12an erreferendum iruzurti baten bidez NATOren barruan sartu gintuzten. Baina Euskal Herriak, izaera antiinperialistari helduz, eredu bikaina eman zuen, egitura kriminal horri ezezkoa emanaz. Jakitun baiginen, aliantza inperialista horretan sarturik, kaltea baino ez zuela eragingo bai beste herriei eta baita gure herriari ere.

 Izan ere, gaurko efemeride honetan, euskal herritarrontzako suposatu dituen kalteak eta euskal instituzio zein enpresek gerrarekin duten konplizitatea jarri nahi dugu mahai gainean. Hemendik milaka kilometrotara NATOk sortzen dituen gerrek eragina dute gugan, ezkutatzen saiatzen badira ere.

 Ekonomikoki, espainiar eta frantziar estatuen parte eta beraz, NATOren parte garen heinean, kupoaren eta hitzarmenaren bidez ordaintzen dugun gastu militarra ia 650.000 eurokoa litzateke urtean. Horri industria militarraren gastua ere gehitu beharko genioke.

 Eta ordua da Euskal Herriko erantzuleei izen-abizenak jartzeko. 1953 eta 1974 artean NATOren radar sistema ezarri zuen Francok Baztango Gorramakil mendian, eta 1951tik hona funtzionamenduan dago Bardeetako tiro-eremua, hildakoak, zaurituak, kutsadura, gaixotasunak... sortzen dituena. Baina diru truke, beste alde batera begiratzen dute Bardeako Juntak eta parte diren udalerrietako alkateek. Bestetik, Santurtziko portua, armen salmentaren munduko rankingean 7. postuan dago. 2017an, lehergailuz beteriko 300 kontainer atera ziren portutik, gehienak Saudi Arabiara bidean.

 Gainera, Euskal Herrian 100 enpresa baino gehiago dira haien produkzioaren zati bat edo gehiena industria militarrera bideratzen dutenak. Gamesa/Aernnova, Sener, ITP edota SAPA dira horietako batzuk. Eta noski, instituzio publikoen (nagusiki Eusko Jaurlaritza, baina ez bakarrik) diru-laguntzak eta sariak ere jasotzen dituzte, eta Euskal Herrian dauden banku gehienek (BBVA, Caixabank, Rural Kutxa, Kutxabank...) armagintzan inbertitzen dituzte euskal herritarron aurrezkiak.

Eta ez dugu ahaztu behar Euskal Herriko Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, OPUSen Unibertsitate pribatuak eta Mondragon Unibertsitateak ere hitzarmenak dituztela industria militarrarekin eta defentsa ministerioarekin.

 Zerrendatutako erakunde hauek guztiak eraso inperialisten eta hauek sortutako ondorioen konplize dira.

 Baina horren aurrean sortutako borrokak ere asko izan dira: migranteen eskubideen aldekoak, euskal armagintzaren aurkakoak, Santurtziko portuko esportazioen salaketak, Bardeako tiro-eremuaren aurkakoak, eraso inperialisten salaketak, martxa feminista-antimilitaristak, elkartasun internazionalista, arrazismoaren aurkako borrokak... 

 Euskal Herriko herri mugimenduen artean aliantzak ehuntzen jarraitzea ezinbestekoa da, eta borroka horiek guztiak saretzea, inperialismoaren aurkako mugimendu zabal, anitz eta sendo bat garatzeko. Inperialismoak Euskal Herrian dituen konplizeei inpunitatea amaitu behar zaie, eredu horren aurkako konpromisoak batu behar ditugu.

______________

[Castellano]

La OTAN también destruye Euskal Herria

 Los EEUU tienen 750 bases y misiones militares en 128 países del mundo. No vamos a empezar a enumerar las guerras que su obsesión militarista e imperialista ha causado, pero sí debemos decir que hace 33 años nos convirtieron en cómplice de todas ellas.

 El 12 de marzo de 1976, a través de un referéndum fraudulento, nos metieron en la OTAN. Pero Euskal Herria, haciendo bandera de la lucha antimperialista, fue ejemplo y rechazó esta estructura criminal ya que éramos conscientes de que esa alianza imperialista no nos traería nada bueno ni a nuestro pueblo ni a ningún otro.

 De hecho, en la efeméride que hoy nos ocupa, queremos poner sobre la mesa el daño que la OTAN nos ha causado a todas las vascas y la complicidad latente que existe entre instituciones y empresas vascas y las guerras. A pesar de intentar ocultarlo, las guerras que la OTAN provoca a miles kilometros de aquí tienen un impacto directo sobre nosotras.

 En la medida en que somos parte de los Estados español y francés, y por tanto, de la OTAN, a nivel económico, la cantidad anual de gasto militar que nos supone entre el cupo y el concierto es de 650.000 euros. A eso tendríamos que añadirle el gasto en la industria militar.

 Ya es hora de poner nombre y apellido a los responsables de nuestro pueblo. Entre los años 1953 y 1974, Fraco estableció el sistema de radar de la OTAN en el monte Gorramakil de Baztan, y desde 1951 está vigente el polígono de tiro de las Bardenas que provoca muertes, heridos, contaminación, enfermedades etc. Pero a cambio de dinero la Junta de las Bardenas y los alcaldes de los municipios que lo conforman miran hacia otro lado. Por otro lado, el puerto de Santurtzi se sitúa en el puesto número 7 del mundo en venta de armas y en 2017 se enviaron 300 containers llenos de explosivos, la mayoría de ellos con destino a Arabia Saudí.

 Además, son más de 100 las empresas vascas que destinan parte o la mayoría de su producción a la industria militar: Gamesa/Aernnova, Sener, ITP o SAPA son sólo algunas de ellas. Y por supuesto, reciben subvenciones y premios por parte de instituciones públicas como Gobierno Vasco. A esto hay que añadirle que la mayoría de bancos en Euskal Herria (BBVA, Caixabank, Caja Rural, Kutxabank...) invierten nuestros ahorros en la industria armamentística.

 Tampoco tenemos que olvidar que la Universidad Pública Vasca, la Universidad Pública de Navarra, la Universidad privada del OPUS y la Universidad de Mondragón también tienen diversos acuerdos con la industrial militar y el ministerio de defensa.

Todas estas entidades mencionadas son por tanto cómplices de las agresiones imperialistas y de sus consecuencias.

 Sin embargo, las luchas surgidas para hacerle frente han sido muchas: a favor de los derechos de las personas migradas, en contra de la industria armamentística vasca, denuncias contra las exportanciones desde el puerto de Santurtzi, protestas contra el polígono de tiro de las Bardenas, denuncias contra agresiones imperialistas, marchas feministas antimperialistas, muestras de solidaridad internacionalista, luchas contra el racismo y la xenofobia...

Es imprescindible seguir tejiendo redes y alianzas entre movimientos populares en Euskal Herria, ya que solo entrelazando todas esas luchas conseguiremos crear un movimiento antimperialista amplio, diverso y fuerte. Se les tiene que acabar el chollo de la impunidad a los cómplices del imperialismo en Euskal Herria y tenemos que aunar fuerzas y compromisos en contra de ese modelo que no hace más que generar muerte y destrucción.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fN1K

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal