lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 25/02/2024

Natrako langileak mobilizatu dira hitzarmen duinaren alde

La Haine - Euskal Herria
Langileak urte bat baino gehiago daramate lan-baldintzak hobetzearen aldeko borrokan, eta bide horretan, atzo ehunaka pertsona burutu zuten manifestazio bat Oñatin.

Atzo goizean, Natra Oñatiko langileak, ehunaka pertsonak parte hartu zuten manifestazio bat burutu zuten lan hitzarmen duinaren alde. 12:00tan hasita Oñatiko kaleak zeharkatu egin zituzten “Natrako langileak borrokan”, “hemen gaude hitzarmenaren alde”, edo “borroka da bide bakarra” oihuen artean.

Urte bat baino gehiago negoziazioetan

Urtarrrilaren 30etik daramate Natrako langileak greba eta mobilizazio dinamika batean murgilduta. Bukaerako hitz hartzean salatu dutenez, urte bat baino gehiago daramatzate hitzarmena berritzeko negoziazioetan baina “hasieratik planteatzen zituen proposamen atzerakoi berdinak planteatzen jarraitzen du enpresak”. Hasieran, “bokadilloa jateko eskubidea kentzen saiatu egin ziren”, eta azkenean ez zuten lortu. Negoziatzera esertzen diren bakoitzean, “ebentualen kategoria berri bat atera nahi dute 900 euro kobratuko dutenaren baieztapenarekin”, langieen arabera “horrek demostratzen du lotsarik ez dutela”.

Oraingo honetan, “flexibilidadea nahi dute”. Jakitera eman dutenez, enpresak 350 egunetan lan egitea eskatu egin diete. Horren ondorioz, aste santuan, Maiatzaren lehenean, Oñatiko jaietan eta udako oporretan lan egin beharko dute lau erreleboetara. Langileak ozen aldarrikatu dutenez “hori ezin da onartu”.

Kontratu erreleboei dagokionez, 8 pertsona daude iaztik kontratu erreleboan sartu behar zirenak eta enpresak ez die eman nahi. Xantaia erabili nahi dute flexibidadea eman ez gero beraiek pentsatuko dutela nola negoziatu, langileen arabera, “lotsarik gabe gainera”

Antolakuntzaren kontrako jazarpena

Horretaz gain, mobilizazioak hasi dituztenetik, enpresak, langileak zigortzeko neurriak areagotzen ari dela aipatu egin dute. Izan ere, enpresaren partetik, langileen baimenak ukatu, deskantsuak murriztu, kontratuak ez berritu eta mobilizazioei oztopoak jartzea salatu egin dute.

Bukatzeko, eskerrak eman dizkiete babesa adierazi dieten guztiei eta batez ere, manifestaziora atxikitu egin diren herriko eragileei.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal