Nacionales E.Herria :: 27/07/2026
Neska adingabe bat bortxatu du gizon batek Tuteran

Tuterako jaietan izandako bortxaketa baten berri eman dute. Erasoa larunbat gauean gertatu zen, goizaldeko 01:00ak aldera. Biktima Reina Sofia ospitalera eraman behar izan zuten, eta erasotzailea igande arratsaldean baieztatu zuten atxilotu egin zutela. Momentuz, aske utzi dute.
Tuterakoa ez zen larunbatean gertatutako sexu eraso bakarra izan. Izan ere, 43 urteko emakume batek salatu zuen Bilboko Iturralde auzoko zelai batean sexu-erasoa jasan zuela. Biktima Basurtuko erietxera eraman zuten, eta emakumeak emandako deskripzioari jarraikiz, gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak.







