lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 26/01/2026

Oier Gomez eusko gudaria omenduko dute larunbat honetan Gasteizen

La Haine - Euskal Herria
Gaur betetzen dira zazpi urte etxera itzultzea debekatuta eta gaixotasun luze baten ondorioz hil zela.

Urtarrilaren 31n, JARDUN koordinadorak Oier Gomez, “Oiertxo”, euskal preso ohiari omenaldia egingo dio Gasteizen. Arratsaldeko 19:00etan kalejira hasiko da Farolonen. Ondoren omenaldia egingo zaio. Bukatzeko, “Beheko Sua” elkartean afaria egongo da. Afariak 15€ balioko du. Apuntatzeko Sierra edota Lorategi tabernetan egin daiteke, eta bertan zehaztu ahal dira alergiak, intolerantziak, menu bereziak eta abarrekoak.

2011ko apirilean atxilotu zituzten Oier Gomez eta Itziar Moreno, polizia-kontrol batetik ihes egiten saiatu ostean. Ihes egiteko ahaleginean, liskar bat izan zuten Frantziako Jendarmeriako agenteekin, eta polizia-agente bat zauritu zuten. Gertakari horiengatik, Parisko Krimen Arloko Auzitegi Bereziak 15 urteko kartzela-zigorra ezarri zion gasteiztarrari.

Oier Gomez Baionan hil zen 2019ko urtarrilaren, 35 urte zituela; asteak zeramatzan ospitalean haren osasun egoerak nabarmen egin zuelako okerrera. 2012an, preso zegoela, Hodgkinen linfoma diagnostikatu zioten, eta kimioterapia jaso zuen. 2017ko urtarrilean, Ewingen sarkoma topatu zioten, eta buruan eta aldakan metastasia aurkitu zioten. Haren gaitza "larria eta sendaezina" zela eta hilzorian zegoela jakinarazi zuten orduan medikuek.

Baina, larri egonda ere, preso mantendu zuten Gomez Meauxeko espetxean (Frantzia); apirilean, Parisko Pitie-Salpetriere ospitalera eraman zuten, eta hilabete horretan bertan askatu zuten, bere kondena eta bere aurka ezarritako euro-aginduak etetea onartu ondoren.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal