lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 28/01/2024

Oier Gomez eusko gudaria omendu dute bere heriotzaren 5. urteurrenean

La Haine - Euskal Herria
Kalejira bat eta lore eskaintza egin zioten gasteiztarrari.

Ostiralean, bost urte urte bete ziren Oiertxo hil zela eta horren harira zenbait ekimen antolatu zituen Jardun Koordinadorak. Lehenego, kalejira bat egin zuten Gasteizko alde zaharretik eta hau bukatzean lore eskaintza egin zioten eusko gudariari, beranduago, bertso-afaria egin zen.

Oier Gomezen kasua oso gogorra izan zen, izan ere, azken urteetan kartzela eta gaixotasuna pairatu izan behar zituen, bere eskubideak ez baitzituzten errespetatu. Gasteiztarra 2011n atxilotu zuten Frantzian eta 15 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. 2012an Hodgkinen linfoma bat diagnostikatu zioten eta kimioterapiarekin tratatu zuten hurrengo urteetan. Hala ere, ez zuten askatu. 2017ko urtarrilean, Meaux al hospital Pitié-Salpêtrière espetxera eraman zuten. Han diagnostikatu zioten minbizia bigarrenez: Ewingen sarkoma eta metastasia. Ospitaleratu egin zuten. Ospitalean eskuburdinak jarrita eta kateatuta izan zutela salatu zuten senideek. Oiertxo SOS plataformak martxoan salatu zuen, besteak beste, espetxealdiak larritu egiten zuela Oierren egoera, ezin zuelako behar zuen tratamendua modu integral eta egokian jaso eta medikuek ezin zizkiotelako egin beharreko probak berme guztiekin egin. Handik gutxira, mediku adituek sei hilabeteko bizi-itxaropena aurreikusten zioten eta aske utzi zuten orduan, 2017ko apirilean. Baionako Hospitalean zendu zen, 2019ko urtarrilaren 26an, 35 urte zituela.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal