Oier Gomez eusko gudaria omenduko dute ostiral honetan Gasteizen.
Oier 2011n atxilotu zuten Frantzian, kontrol batean jendarme bati tiro egitea leporatuta. 15 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten eta hiru euroagindu zituen bere kontra. Hala ere, 2017ko apirilean, egindako mobilizazioak zirela medio, Frantziako epaile batek bertan behera utzi zuen espetxe-zigorra eta Paueko Apelazio Auzitegiak bere kontrako hiru euroaginduak indargabetu zituen. Erabaki hau bere osasun-egoeratik eratorritakoa izan zen, izan ere, Gomezek Ewing motako sarkoma zuela jakinarazi zuen, metastasiak eragin zizkiona buruan eta pelbisean, eta sei hilabeteko bizi-itxaropena eman zioten. Aske utzi eta bi urtera hil zen gasteiztarra.
Honen harira Jardun Koordinadorak omenaldi bat antolatu du bere heriotzaren urteurrenean, ostiral honetan, urtarrilak 26, Gasteisko Farolonen, arratsaldeko 19:30etan. Geroago bertso afaria egongo da gaueko 21:30etan.