lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fK2B

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

03/03/2018 :: Nacionales E.Herria

Oroimenez beteriko oraina

x Ernai
1976an Euskal Herriak bizi izan duen langileriaren kontrako sarraski polizialik bortitzena sufritu zuen Gasteizek.

1976an Euskal Herriak bizi izan duen langileriaren kontrako sarraski polizialik bortitzena sufritu zuen Gasteizek. Memoria duen herria gara, borrokaren hariari heltzen dion gazteria. Gogoan ditugu Romualdo Barroso, Pedro Maria Martinez Ocio, Francisco Aznar, Jose Castillo, Bienvenido Pereda eta egun hartan izan ziren ehunka langile zaurituak. Egunotan Vicente Anton Ferrero gazte basauriarra eta Tarragonako Juan Gabriel Rodrigo erailak ere gogoan izan nahi ditugu.

Espainiar diktadura frankistak, bere burua egokitzen zegoelarik, Gasteizen eta Euskal Herrian loratzen zebilena ondo ulertu eta errotik moztea erabaki zuen. Frankismoan ongi errotutako oligarkiak bere neurrira planifikatutako trantsizioa diseinatu eta inposatzea izan zuen xede. Langile batasuna, elkartasuna, antolakuntza, asanbladak, matxinadak, askatasun demokratikoak ito nahi izan zituzten. Baina, beldurraren aurrean, Euskal Herriak tentuz erantzun zion mehatxuari, eta herri askatasun nahia lehenetsiko zuen errepresio eta iruzurraren gainetik.

Espainiar estatuak Euskal Herriaren aurkako bortizkeria mantenduz, sarraskia horren memoria lurperatu nahi izan du. Frankismoko sarraskiak zigorgabe utzi, martxoak 3ko hiltzaileak saritu, torturaren erabilpen sistematikoa ukatu...Hori da espainiar estatuak memoriatzat ulertzen duena. Gasteizko "memoriaren museoa" da adibiderik iraingarriena, ezbairik gabe.
Ahalegin guztien gainetik, herri memoriak Gasteizko sarraskia oroitu, orduko borrokalariak omendu, eta egungo herri borrokak elikatzen ditu. Azken urteotan feminismoak 76ko emakumeen papera argira atera eta ikusgarritasuna emateko egindako lan apartak herri memoria bizitu du.

Urte historiko horietako herri erresistentziak eta langileriaren borrokak gazteontzako eredu dira. Borroka horietaz ikasi dugu eta horien oroimenean hezi gara. Oroimenez beteriko oraina da gurea, eta aski ongi ulertu dugu gainera datorkiguna iruzur berri bat dela. Kapitalismoaren zorroztearekin batera, Euskal Herria burujabetza biluztu eta inboluzio zentralista eta antidemokratikoari erantzun beharko diogu.

Eredu honetan sakontzeko apustu argia egina daukate botere ekonomiko, politiko eta faktikoek. Langile klasearen kontrako erasoaldiek langileon bizi baldintzak estutzen jarraitzen dute gutxiengo pribilegiatu baten mesedetan: pribatizazioak, pentsio miserableak, kaleratzeak, pobrezia energetikoa, langabezia, lanaldi kriminalak eta soldata negargarriak dira eredu honen ondorio zuzena. Gazteon bizitzetan prekarietatea nagusitu eta orokortu egin da: soldatarik gabeko lanaldiak, etxebizitza duin bat eskuratzeko aukera errealik gabe, hezkuntzaren merkantilizazio eta pribatizazioa pairatuz besteak beste.
Bizitza zentroan kokatuko duen herri egitasmo baten aldeko premia agerikoa da. Justizia sozialak eta askatasun senak inoiz baino egunerokotasun handiagoa dauka. Euskal Gazteria jokoan dagoena ongi interpretatu eta bigarren trantsizio honetan inongo iruzurren gainetik herri nahia gailentzeko hautuaren alde lerratu dadin borroka egingo dugu.

Gora Langileon Borroka
Gora Martxoaren 3a


Independentzia, Sozialismoa eta Feminismoa!

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fK2B

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal