lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 13/02/2022

Otsailak 13, Torturaren aurkako eguna. Herriak ez du barkatzen

JARDUN

Herri honen historian zehar, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokan jardun dute milaka militante iraultzailek. Askapen prozesuaren hasieratik, Frantziar eta Espainiar estatuek bere jarrera errepresiboa argi utzi dute, Euskal Herriaren aldeko militante iraultzaileak atxilotuz, torturatuz eta erailez. Tortura, gizartean beldurra hedatzeko eta militantzia iraultzailea kontrolatu eta suntsitzeko asmoz, arma politiko moduan erabiltzen da. Honetarako, torturatua izaten ari den pertsona muturreko egoeretaraino eramaten da eta sufrimendu fisiko zein psikologikoa eragiten zaio torturatzaileek nahi duten helburua (autoinkulpazioa, beldurraren sozializazioa, beste pertsona batzuen inguruko informazioa...) lortu arte. Lehen aipatu bezala, Espainiar zein Frantziar estatuek Euskal Herriaren askatasunaren alde jardun duten pertsonek jasandako sufrimenduaren erantzule zuzenak dira, hau eragiteko beraien indar errepresiboak erabiliz. Hala nola, Polizia Nazionala, Guardia Zibila, Ertzaintza, Polizia Forala eta Gendarmeak.


Urte guzti hauetan bi estatuek heuren aurpegia zuritzeaz gain, indar errepresiboen aurpegia ere zuritu dute, torturak ukatzeaz gain torturatzaileak saritu eta kondekoratuz. Honen aurrean Amnistia aldarrikatzea ezinbesteko helburua dugu gizartearen baloreen aldaketa bait da, zeinaren bitartez, Euskal Herri Langilearen mesedetan jardun dutenak, askatasuna berreskuratzeaz gain, heuren borrokaren zilegitasuna onartua ikusiko duten. Bide honetan, beharrezkoa dugu torturaren erantzuleak seinalatu eta eragin duten sufrimendua ez ahaztu eta berau salatzea. Honekin ez dugu instituzioen partetik justizia eskatzen, Euskal Herri Langileak erabaki eta aurrera eramango duen justizia baizik.


Amnistia erdiesteko, independentzia eta sozialismoa helburu dituen estrategia integral baten pean antolatu eta borrokatzea beharrezkoa du Euskal Herri Langileak. Honetarako, JARDUN koordinadorara batzeko deia zabaltzen dugu.


JARDUN INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOAREN ALDE!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal