lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 24/11/2023

Otxantegiko lurren desalojoa gelditu dute

Hiruka
Atzo zegoen deituta Berangoko Otxandategi dorretxearen inguruan okupatutako landa-eremuaren desalojoa, baina ekintzaileek erresistentziaz desalojoa geldiaraztea lortu zuten.

2022ko apirilean aurkeztu zuten nekazaritza kaletarrei gerturatzeko Otxantegi Herri Lurra proiektua Berangon, XV. mendeko Otxandategi dorretxearen lurretan. Ekintzaileek jakinarazi zuetenez, ekimena bultzatu zutenean "ahozko akordioa" lortu zuten tokiko jabeakaz lurrok erabili ahal izateko, hala ere, handik gutxira, salaketa jaso eta lursailetik kanporatzeko prozesua abiatu zuten. Hala, joan den urteko irailean epaiketa-prozesua abiatu zen, eta, bi urteko auzibidearen ondoren, epaileak eremu hori desalojatzeko agindua eman zuen, azaroaren 23an epemuga jarriz.

Otxantegi Herri Lurreko ekintzaileek eta gerturatu diren hamaika lagunek erresistentzia egin zuten atzo goizeko 08:30etik Berangoko dorretxearen ondoan, eta, azkenean, desalojoa geldiaraztea lortu zuten. Otxantegi Herri Lurreko ekintzailea den Santik adierazi zuenez, Ertzaintzak eta komisio-judizialak komunikatu die ez dituztela momentu horretan baliabiderik eremua husteko. Halere, desalojoa aurrera eramateko data berri bat komunikatuko diete. Horren aurrean, ekintzaileek azpimarratu dute herri-proiektua defendatzen jarraituko dutela "urbanismo basatiaren aurrean, espekulazioa babesten duten legeen kontra egin behar badugu ere". Izan ere, lursail horretan etxebizitzak eraikitzeko asmoa dagoela salatu dute Otxantegi Herri Lurra proiektuko kideek.

https://hiruka.eus/berango/1700732898392-otxantegiko-lurren-desalojoa-gelditu-dute-ekintzaileek-behin-behinean

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal