lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 01/06/2024

Palestinarekin Elkartasunak kontzentrazioak egin ditu Hego Euskal Herriko zenbait hiriburutan

La Haine - Euskal Herria
Plataformak Rafahn izaten ari diren gertakariak salatu eta azken egunetako nazioarteko ekintzak irtenbide faltsu bezala seinalatu ditu.

Atzo, hilak 31n Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta Iruñea,Gasteiz eta Bilbon egin zituzten konzentrazioak “Rafah-ko sarraskiaren aurrean elkartasuna adierazi eta sionismoarekiko konplizeak salatzeko”. Arratsaldeko 19:00ak aldera Andra Mari Zuriaren plazan(Gasteiz), Carlos lll etorbidean(Iruñea) eta Abandon(Bilbao) ehundaka pertsona bildu ziren eta hauek Palestinako herriari elkartasuna adierazteaz gain, Israelen aurkako oihuak bota zituzten baita ere.

Konzentrazioak bukatzean agiri bat irakurri zuten, nazioarteko agente batzuen jarrerak «gezurtzeko»; izan ere, Palestinari lagundu beharrean, «kontrakoa egiten dute».Zehazki, Benjamin Netanyahu eta Yoav Gallant ministro israeldarrak eta Yahya Sinwar, Mohammed Deif eta Ismail Haniyeh erresistentzia palestinarreko kideak atxilotzeko eskatu du Nazioarteko Zigor Gorteko Fiskaltzak. «Ebazpen honek maila berean jartzen ditu erasotzailea eta erasotua, zapaldua kriminalizatzen du eta gatazkaren erantzukizuna bi bandotan banatzen du, hau ez denean berdinen arteko gatazka, baizik eta alde batetik genozida den entitate bat eta bestetik bere askatasunaren alde borrokatzen duen herri bat», salatu eta gaineratu dute: «Gainera, eskaera hori onartuta ere, ez luke eraginik izango Netanyahuren Gobernuaren aurka, Nazioarteko Zigor Auzitegiak ez duelako eskumenik Israelen».Halaber, Espainiak, Irlandak eta Norvegiak «Palestinako Estatua onartu izana» salatu dute. Mugimendu hori «elektoralistatzat» jo dute, ekainaren 9ko Europako hauteskundeei begira, gainera, ez du benetako irtenbiderik ematen. «Zein estatu aitortzen da? Zisjordaniako uharteak eta Gazako kontzentrazio-esparrua? Hori ez da Palestina: Jordan ibaitik Mediterraneo itsasora doan lurralde osoa da Palestina», adierazi dute. Gainera, Europar Batasunaren eta NATOren agenda ezartzen jarraitzen den bitartean, Israel armaz hornitzen ari direla salatu dute, boikota, desinbertsioak eta zigorrak egin gabe, eta Palestinaren deskolonizazioa babestu gabe.Ziurtatu dutenez, bi ekintza horiek «bi estaturen konponbidearen ideia indartzeko, Israelen existentzia legitimatzeko eta Palestinako herriaren ordezkaritza kontrolagarria eta onargarria indartzeko» baino ez dute balio, erresistentziari eta elkartasun internazionalistari inolako faborerik egin gabe. «Estatu palestinarra Israel borrokatu gabe aitortzea ekintza sinboliko hutsa da, estatu sionistarekiko haserrea baretzeko eta Palestinarekin elkartasuneko mugimendua itzaltzeko soilik balio duena» ebatzi dute.

(Irudiak: Palestinarekin Elkartasuna)

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal