lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 04/05/2024

Palestinaren alde, Erandioko Carrefour merkatalgunean protesta egin dute hainbat ekintzailek

Iker Rincon Moreno
Ekintza horren bitartez, bezeroak informatu, kontzientziatu eta "Israelen kolaboratzailea" den enpresari boikota egiteko deia egin zuten. Ertzaintzak bi lagun identifikatu zituen.

Aurpegia maskara zuriez estalita eta lurrean etzanda, iazko urritik Israelek Gazako Zerrendan abiatutako sarraskian hildako palestinarrak (35.000 inguru daborduko) gogoratu zituzten atzo, barikuan, Khalas! Palestina Uribe Kostako taldeko kideek. Ekintza Carrefour merkatalgunean egin zuten, arrastian, "Israelen kolaboratzailea" dela seinalatzeko eta enpresari boikota egiteko deia zabaltzeko. "Gure asmoa hauxe da: genozidioa eta kolonizazioa salatzea, bezeroak informatzea eta kontzientziatzea, boikotera deitzea eta bertan mantentzea Carrefourek genozidioarekiko konplizitatea eta Israelekiko kolaborazioa eten arte. Bitartean ez gara bertatik aterako", adierazi zuten.

Ekintza egiten ari ziren bitartean, taldeko hainbat kidek bezeroak eta langileak informatzen aritu ziren, "Enpresako jabeak genozidioa laguntzen ari dira, hiltzaileei janaria dohainik ematen ari direnean, Gazako herritarrak gosez hiltzera behartzen ari diren hiltzaile berberei". Gainera, nabarmendu zutenez, korporazio frantziar horrek "Zisjordaniako kolonizazioa laguntzen ari dira, palestinarren lurrak okupatu ondoren eraikitako herri berrietan Carrefour dendak ezartzen ari baitira".

Protesta egiten ari ziren bitartean, Ertzaintza hurbildu zen, eta ekintzaileetako bi identifikatu zituen, "merkatalgunearen barruan protesta egiteko eskubidea ez dagoela" adierazita. Hala ere, bertan jarraitu dute, arrastiko 20:00ak aldera arte; "ekintza amaitutzat eman dugu, baina genozidioa amaitu arte lanean jarraituko dugu", ohartarazi zuten.

Palestinaren alde, Erandioko Carrefour merkatalgunean protesta egin dute hainbat ekintzailek - Erandio - Hiruka.eus

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal