lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 05/05/2024

Palestinaren aldeko kanpaldiak hasiko dituzte gaur Hegoaldeko unibertsitateetako campusetan

La Haine - Euskal Herria
Ikasleek mundu osoko unibertsitateetan Palestinaren alde egiten ari diren mobilizazioekin bat egingo dute "Palestina askatu" lemapean.

Mundu osoko ikasleak Palestinaren alde antolatzen ari diren protestekin bat egin dute Ikasle Abertzaleek, eta astelehen honetan kanpaldiak deitu dituzte Hego Euskal Herriko unibertsitateetako campusetan. Deialdi hauekin ASTINDU dinamika eta Ernai gazte antolakundea bat egin dute baita ere, atzo jakinarazi zutenez sare sozialen bidez. Sareetan argitaratutako ohar batean azaldu zutenez, gaur kanpaldiei ekingo diete Ibaetako (Donostia), Gasteizko, Leioako eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko campusetan, Palestinaren askatasuna aldarrikatzeko eta palestinar erresistentziari eta haien alde mobilizatzen ari diren ikasleei elkartasuna adierazteko. Halaber, dei egin diete Hego Euskal Herriko ikasleei #StudentsForGaza mugimenduarekin bat egiteko.

AEBetako unibertsitateetan jasandako errepresioa

Protesta hauen harira 2.000 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte azken bi asteetan Ameriketako Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetako campusetan izan diren protesta propalestinoen baitan, bertako hedabideen zenbaketaren arabera.

Protesta hauekin, ikasleek unibertsitateei Israelekin lotutako babesleekin edo enpresekin dituzten loturak mozteko eskatu diete, eta salatu dute Estatu Batuek ia baldintzarik gabe babesten dutela Israel Gazako Zerrendan gauzatzen ari den erasoa. Poliziak hainbat unibertsitateetan altxatutako kanpamentuak desegin zituen eta bertan zeudenak atxilotu egin zituzten.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal