lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 30/10/2023

Palestinaren aldeko manifestazioak egin dituzte Bilbon eta Baionan

La Haine - Euskal Herria
Hainbat eragile deituta Palestinaren erresistentzia eskubidea aldarrikatu zuten Bilboko kaleetan eta Baionan debekuen gainetik mobilizatu ziren.

Atzo Urriak 28, larunbata hainbat eragileek deituta hamarnaka mila lagun manifestatu ziren Bilbon “Gora palestinar erresistentzia! Sionismoa genozida lelopean”. Manifestazioa 18:00etan abiatu zen Jesusen Bihotza plazatik. Palestinar jatorriko komunitateko kideek ireki zuten mobilizazioa, ikurrin batekin eta Palestinako bandera batekin. Ibilbidean zehar “Palestina askatu” “Que viva la lucha del pueblo palestino” eta “Estatu sionista, estatu terrorista!” oihukatu zuten besteen artean. Ibilbidea ere pankartaz apainduta egon zen: horietako batzuetan Israelen kontrako boikota eskatzen zen, eta beste batzuek zenbait euskal burguesiak Israelgo Estatuarekin dituzten negozioak salatzen zituzten, “Ez gaitezen izan kolonizazioaren konplize leloa erabilita” Besteen artean CAF enpresari erreferentzia eginez. Manifestazioaren bukaeran hitzaldia egon ziren non Israeli zilegitasuna ematen dioten Mendebaldeko gobernuen, enpresen eta alderdi politikoen konplizitatea salatu zuten, bai eta «alde biei su etena eskatuz zapaltzaileak eta zapalduak parekatzen dituzten diskurtsoak» ere. Azaldu zutenez, Palestinak «okupatzaileen aurkako erresistentziarako eskubidea» dauka, horrek har ditzakeen adierazpide guztietan: «Herri baten autodefentsarako erresistentzia ezin da parekatu entitate militar kolonial inperialista batekin». Agiriaren sinatzaileen ustez, gatazkaren irtenbidea «estatu sionista desagertzea» da, deskolonizazio prozesu bati lotuta, ahalbidetuko duena Palestinako estatu askearen eraikuntza da «errekatik itsasora», erbesteratuen itzulerarekin eta preso politikoen askatasunarekin etorriko dena.

           (Palestinarekin Elkartasuna-eko irudia)

Bestalde Ipar Euskal Herrian, Baionan konkretuki 300 pertsona bildu ziren Palestinaren aldeko manifestaldian. Prefeturak debekatu zuen atzoko mobilizazioa, eta hainbat pertsona identifikatu zituzten geltoki inguruan indar errepresiboek, martxa abiatu aitzin. Hala ere, manifestariak jazarpenaren arren manifestazioa egin zuten.

                    (Gure Irratiaren irudia)

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal