lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 30/10/2023

Palestinaren Askapenerako Herri Frontea(FPLP)-ren delegazioa Hego Euskal Herrian egongo da

La Haine - Euskal Herria
Hainbat hitzaldi egingo dituzte hiriburuetan eta zenbait unibertsitateetan Palestinar erresistentziaz eta borroka molde ezberdinez arituz.

Aste honetako ostegun, ostiral eta larunbatean JARKI antonlakunde iraultzaileak hainbat hitzaldi antolatu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan non FPLP-aren delegazio bat Gazan gertatzen ari den genozidioari egun Erresistentzia Palestinarrak nola aurre egiten dion eta borroka molde ezberdinez arituko dira.

1967ko abenduaren 11n Palestinaren Askapenerako Herri Frontea (FPLP) sortu zen, Israelen okupazioari aurre egiteko, herri palestinarraren eskubideak defendatzeko eta bere nazioaren askapena lortzeko helburuarekin. Bere borroka-programa integralaren barruan, FPLPk, ikuspuntu sozialetik, iraultza du helburu, palestinar zapaldu guztiak askatuko duena: nekazariak, gazteak, emakumeak, langileak…Bere historian zehar, Fronteak errefuxiatu palestinarren kanpamentuak defendatu ditu, eta hasieratik parte hartu zuen Herri Erresistentzia Armatuan, baita Beiruten (Libanoko hiriburua) defentsan ere, Israelek 1982an egindako inbasioaren aurrean. Israelek FPLPren sorreran izan zuen erreakzioa ez zen asko luzatu. Israelgo erregimenak amaitu ez den Frontearen aurkako gerra hasi zuen, eta alderdi palestinarrak erresistentzia hartu zuen banderatzat, bere subiranotasuna defendatzeko eta herrialdea askatzeko, borroka armatua barne. FPLP-ren helburu nagusia da herritar palestinarren itzulpena, autodeterminazioa eta estatu palestinar independente eta burujabe bat ezartzeko duen eskubidea baliaraztea lurralde palestinar okupatu guztietan. Webgunean Israelek Palestinan eramandako azken sarraskien harira publiko egin zuten azken irakurketa irakurgai(Declaración del Frente Popular para la Liberación de Palestina (FPLP) (lahaine.org))

         (Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen 55. urteurrena)

Hitzaldi hauek Majeb Dibsi-rekin kontatuko dute FPLP-ko bozeramailea dena Europan eta baiata ere Hussan Lubbaderekin kontatuko dute, antolakunde honen militante historikoa dena, non hauek Palestinako koiunturaz hitzegingo dute beste gauzen artean. Gainera ASTINDU dinamikak antolatuta Ibaietako kanpusean egongo dira ostegun honetan eta Leioako kampusean ere egongo dira ostiraleko goizean.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal