lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fX7n

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

28/04/2021 :: Nafarroa

Pandemia y salud en el trabajo

x Plataforma Navarra de Salud/Nafarroako Osasun Plataforma
Es necesario citar el coste en salud y vidas que la pandemia ha supuesto para trabajadoras de residencias de ancianos, trabajadorexs de ETT, temporeros, falsos autónomos...

[Euskara]

Pandemia eta laneko Osasuna

Komunikabideek jakinarazi digutenez, 2020an % 20 inguru jaitsi da laneko istripuen tasa aurreko urtearekin alderatuta, eta laneko istripu hilgarriak % 13 jaitsi dira. Zifren hobekuntza hori Covid pandemiak eragindako lan-jardueraren beherakadari zor zaio.

Baina ez da argitaratzen laneko minbiziak eragindako heriotzak igo egin direla ziurrenik, garaiz detektatu ez direlako edo tratamendua atzeratu egin delako, "EzCovid" gaixotasunek osasun-sistema publikoaren arretan duen geldialdiak atzeratuak. Ez da zabaltzen langileen buru-nahasmenduen gorakadaren berri; gorakada gertatu da, batetik, enpresen antolamendu-kaosaren ondorioz, eta bestetik, iragarria zegoen egoera honi erantzungo dion politkarik ez dagoelako, ez politika publikorik, ez politika enpresarialik.

Aurten, apirilaren 28an, laneko osasunaren egunean, Nazioarteko Lan Erakundeak (LANE) laneko segurtasun- eta osasun-sistema nazionalak indartzeko estrategiak garatzeko deia egin du, aprobetxatuz Covid pandemiak lan-munduan utzi dizkigun ikasbideak eta esperientziak.

Aipatu beharra dago pandemiak zenbateko ondorioak utzi dituen –osasun arloan eta bizitza galduetan- zaharren egoitzetako langileentzat, ETTetako langileentzat, tenporeroentzat, haragi-industriako autonomo faltsuentzat, erainkuntzako langileentzat, etxeko lanetarako langileentzat eta beste kolektibo prekarizatu batzuentzat.

Beharbada orain enpresaburuek eta haien erakundeek ikuspuntu hobea izango dute, baloratzeko langileen osasuna babesteak zenbateko garrantzia duen beren negozioen errentagarritasunerako eta iraupenerako; agian orain gobernuek ere hausnarketa eginen dute ekidin zitekeen enplegu- eta lan-baldintzen prekarizazioak osasunean duen kostuari buruz. Seguru asko, langileen mobilizazioak gogoetetan lagundu egingo die.

LANEren deiari dagokionez, pandemiak erakutsi du ez dela eraginkorra egungo prebentzio-eredua, kanporatu egiten baititu enpresen erantzukizunak kanpoko prebentzio-zerbitzuetara, eta, hala, inbertsio-funtsen eta aseguru-etxeen babesleku bihurtu dira.

Nafarroako Osasun Plataforman uste dugu gure lan-merkatua gero eta hondatuagoa dagoela, eta prebentziorik jasotzen ez duten lan-kolektibo ugari daudela. Beraz, beharrezkoa da sistema publiko berri bat eraikitzea. Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduten mutuak osasun-sistema publikoan integratzea eta erakunde horietatik prebentzio-jarduerak garatzea urrats egokia izan liteke LANEk eskatutako estrategian.

Nafarroako Osasun Plataforma

[Castellano]

Pandemia y salud en el trabajo

Nos informan los medios de comunicación que ha descendido la accidentabilidad laboral en el año 2020 respecto al año anterior cerca de un 20% y que los accidentes mortales laborales lo han hecho un 13%. A buen seguro esta mejora de las cifras se debe en exclusiva al desplome de la actividad laboral provocado por la pandemia Covid.

No obstante, no se publica que seguramente han aumentado las muertes por cáncer de origen laboral por su no detección temprana o el retraso en su tratamiento dada la parálisis del sistema sanitario público en la atención sanitaria de enfermedades “no-Covid”. Tampoco se difunde la escalada de los trastornos mentales en la población laboral derivada del caos organizativo de las empresas y la ausencia de políticas, ni empresariales ni públicas, para responder al anunciado deterioro de la salud mental a consecuencia de la pandemia.

Este año la Organización Internacional de Trabajo (OIT) en este 28 de abril, día de la salud laboral, llama a desarrollar estrategias para fortalecer los sistemas nacionales de seguridad y salud en el trabajo (SST)… aprovechando las enseñanzas extraídas y las experiencias del mundo del trabajo en relación a la pandemia Covid. 

Es necesario citar el coste en salud y vidas perdidas que la pandemia ha supuesto para las trabajadoras de residencias de ancianos, trabajadores/as de ETT, temporeros, falsos autónomos de la industria cárnica, trabajadores de construcción, trabajo doméstico y otros colectivos laborales precarizados.

Quizás el empresariado y sus organizaciones estén ahora en mejores condiciones de poner en valor la importancia de la protección de la salud de las y los trabajadores para la rentabilidad y  pervivencia de sus negocios; quizás los gobiernos sean capaces de reflexionar sobre el coste en salud, evitable, de la generalizada precarización de las condiciones de empleo y trabajo. A buen seguro que la movilización de las y los trabajadores les ayudará en sus meditaciones.

En cuanto a la llamada de la OIT si algo ha mostrado la pandemia es la ineficacia del actual modelo preventivo, sustentado en la externalización de las responsabilidades empresariales a los servicios de prevención ajenos, refugio de fondos de inversión y aseguradoras.

Desde la Plataforma Navarra de Salud entendemos que, en un mercado de trabajo cada vez más deteriorado como el nuestro y con amplios colectivos laborales desatendidos en prevención, es preciso construir un nuevo sistema de carácter público. La integración de las mutuas colaboradoras con la Seguridad Social en el sistema sanitario público y el desarrollo de actuaciones preventivas desde estas entidades podría ser un paso adecuado en la estrategia reclamada por la OIT.

Plataforma Navarra de Salud /Nafarroako Osasun Plataforma

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fX7n

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal