lahaine.org
Nafarroa :: 10/09/2025

Soldaten eta etxebizitzen prezioaren arteko amildegia, sekulan baino handiago Nafarroan

Inhar Iraizotz
2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.

Nafarroa da etxebizitzaren prezioaren igoeraren eta familien errentaren arteko alde handiena duen hirugarren erkidegoa Espainiar estatuan. Hala adierazi du CaixaBank Research agentziaren higiezinen txosten sektorialak. Ikerketaren arabera, higiezinen merkatua jada gainbaloratua izatearen zantzuak ditu. Hau da, etxebizitzen balioa erosleek ordaindu dezaketenaren edota ordaintzeko prest daudenaren gainetik dagoela. Espainiako Bankuak %10ean kokatu zuen iaz etxebizitzen prezioaren gainbaloratze tasa, estatu mailan. Eta hain zuzen, Madrilen eta Balear Uharteen ondotik, Nafarroak du etxebizitzekiko irisgarritasun tasa txikiena.

CaixaBanken txostenak azaltzen duenez, Nafarroan etxebizitzaren prezioa familien errentaren bilakaeratik bananduz joan da azken urteetan, eta, ondorioz, irisgarritasun-ratioak gero eta tinkatuago daude. Etxebizitza bat eskuratzea, beraz, gero eta zailagoa da, egungo soldata gehienek ez dutelako ematen gehiegizko prezioak dituzten pisuen prezioari aurre egiteko. 2007-2008 arteko higiezinen merkatuaren burbuilaren garaiko prezioekin alderatuz, %3,7 garestiago dira gaur egun etxebizitza eraiki berrien prezioa.

Ildo horretan, burbuila berriz lehertzeko arriskua egon daitekeela ohartarazi dute ikerketako arduradunek, nahiz eta alde handiak nabari dituzten 2007-2008 urteen arteko burbuilaren garaiarekin. Izan ere, etxebizitza erabilien prezioa %31,1 merkeago da. Ondorioz, etxebizitza eraiki berrien prezioarekin bataz bestekoa eginez, %16,4 merkeago dira etxebizitzak Nafarroan krisi aurreko aroarekin alderatuz.

Etxebizitzen %0,4 bertan bizi ez diren atzerritarrenak dira. Gisa horretako etxejabeen artean, ugarienak frantsesak dira. Oro har, gama altuko izaten dira soslaia horretako erosleek eskuratzen dituzten etxeak.

Soldaten eta etxebizitzen prezioaren arteko amildegia, sekulan baino handiago Nafarroan - Nafarroa - euskalerriairratia.eus

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal