lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fS59

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

26/05/2020 :: Nacionales E.Herria

Parte de Patxi (martes, 26-05-2020)

x Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.
Lectura política y Mobilizazio Eguna

[Euskara]

Patxiren partea (asteartea, 2020-05-26)

Irakurketa politikoa eta Mobilizazio Eguna

Gaurkoan Patxik bere 16. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Ezarritako berrogeialdia ekainaren 9ra arte mantenduko diote, eta denbora horretan ezingo du ezta abokatuen bisita ere jaso. Covid-19az geroztik kartzela horretan onartutako bideo-deiak ere ez dizkiote emango, erizaindegiko moduluan estaldura falta dela argudiatuta.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak salatu nahi du koronabirusaren aitzakiapean Patxiren eskubideak are gehiago urratzen ari direla. Hau larriagoa da Patxiren osasun egoera kontutan hartzen badugu, eta are larriagoa bere egoera kartzelarien partetik sufritutako erasoei emandako erantzunaren ondorioa dela ikusita.

Patxik babes juridiko eta medikurik handienak behar dituen unean, kartzelak oraindik isolatuago uzten du. Hau guztia PSOE eta Podemosen Gobernu Espainolaren oniritziarekin egiten ari da Murcia II-ko Zuzendaria. Tabernetara kontsumitzera joatea hain arriskutsua ez omen den une batean, preso batek abokatu eta medikuen bisitak jasotzea osasun arazo bihurtzen dute. Horixe da kartzelaren logika: opakotasuna eta presoak eskubiderik gabeko zenbakiak baino ez izatea.

Arlo politikoan eta Euskal Herrira itzulita, Maria Caballerok, Tomas Caballero zenaren alaba eta gaur egun Iruñeko Udalean Teniente-Alkatea dena UPN alderdi faxistaren diziplinapean, esan zuen ez zela onargarria Patxiren konfiantzazko medikua Murtziaraino bidaiatu izana. Galdetzen du ea zergatik ezin duten kartzelako medikuek artatu, alde batera utzita hain zuzen ere mediku horietako batek artatzeari uko egin diola eta gainera irainka zuzendu zaiola hainbatetan.

Maria Caballerok ez omen daki ezer espainiar kartzeletan ematen diren gehiegikeria eta torturei buruz, ez omen daki ezer kartzela horietako suizidio eta heriotza tasaz, eta ez omen daki ezer pelikuletako alkaideen papera betetzen duten espainiar kartzeletako zuzendariei buruz. Bere aitaren oinordeko politikoa dela dioen Maria Caballerori galdetu nahi diogu zer pentsatzen zuen bere aitak komisaria eta kartzeletako torturei buruz. Tortura horiek existitzen ez direla dioen horietakoa baldin bazen galdetu nahi diogu.

Bestetik, Jonan Fernandez Gobernu Baskongadoko sasi-bakezaleak kezka azaldu du alderdien egoitzetan agertutako pintadengatik, eta aldi berean baieztatu du Patxi Ruizek gose greba ez den beste aukera batzuk badituela bere eskubideak defendatzeko. Eta zeintzuk dira aukera horiek? Ba al daki ezer kartzela modernoetan bizitzearen errealitateaz moketaz moketa dabilen Jonan Fernandez bizizaleak? Ez al daki hain zuzen ere Patxik heriotz-mehatxuak jaso dituela kartzelaren partetik preso guztien eskubideak defendatzeko kontzentrazio baketsuetan parte hartzeagatik?

Bai, Fernandezek badaki hori guztia eta horrek bihurtzen du hain larri bere baieztapena. Kartzela barruan kontzentrazio batean parte hartzea matxinadatzat har dezakete, bertan eskubide politikoak ez direlako existitzen. Jonan Fernandez ohituta dago edukirik gabeko akordioak janariz betetako mahai baten inguruan lortzen, baina presoek euren osasuna baino ez dute presionatzeko eta, zoritxarrez, gose greba da horretarako erremintetako bat.

Bukatzeko, iragarri nahi dugu datorren larunbatean, maiatzak 30, Mobilizazio Egun nazionala deitzen dugula Patxiren egoera salatzeko eta amnistia aldarrikatzeko. Euskal Herriari mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diogu. Laster informazio gehiago emango dugu Mobilizazio Egun honen inguruan.

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).

Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.

Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.

Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek. Gaur Itziarren txanda izan da.

Maiatzaren 19tik: Almeriako kartzelak banatzen duen erretiluari uko egiten diote Alberto Viedmak eta Iñaki Krutxagak.

Maiatzaren 22tik: Lola Lopezek txapeoa hasi du Brievako kartzelan. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.

Maiatzaren 23tik aurrera: Mikel San Sebastian bost eguneko gose greba burutzen ari da Murcia II-ko kartzelan. Laugarren eguna da gaur.

Kalean:

Maiatzaren 18tik: Ondarroan, txandakako gose grebari ekin diote. 48 orduko txandak dira eta guztira 15 pertsonak hartuko dute parte.

Maiatzaren 19tik: Etxarrin 2 pertsonak gose grebari ekin diote. (zortzigarren eguna betetzen ari dira).

Maiatzaren 19tik: Altsasun 48 orduko txandakako gose grebari ekin diote. Txanda aldaketa egin dute gaur.

Maiatzaren 20tik: Etxarriko Gazte Asanbladak txandakako 48 orduko barauak egingo ditu, bi pertsona txanda bakoitzean.

Maiatzaren 21etik: Etxarriar batek gose grebari ekin dio Mexikon.

Maiatza 24tik: Urruñan 5 gaztek 24 orduko barauak txandakako dituzte euren artean, bost egunez.

Maiatzaren 24tik: Txantrean 24 orduko txandakako barau/itxialdi dinamika iraunkorra jarri zuten martxan.

Hurrengo mobilizazioak:

Egunero

Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa.

Mutriku: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

Berango: 20:00etan Frontoiaren aurrean. Kontzentrazioa.

Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

Hernani: 20:30ean. Kontzentrazioa.

Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

Baiona: 17:30ean. Kontzentrazioa.

Altsasu: 20:00etan Plazan.

Lekeitio: 20:00etan Abadeen Moila.

Gaur egitekoak zirenak

Bilbo: 20:00etan Arriaga plazatik. Manifestazioa.

Hondarribia: 19:00etan San Pedro kalean.

Ordizia: 20:00etan Plaza Naguzian.

Vilanova i la Geltrú (Catalunya): 20:00etan.

Altsasu: 20:00etan Altsasun .

Bihar, maiatzak 27:

Bilbo: 20:00etan Santiago plazatik. Manifestazioa.

Iruñea: 20:30 Udaletxe Plaza

Ondarroa: 20:00etan Alamedan.

Usansoloko Ospitalea: 11:30ean Kanpo Kontsultetan. Kontzentrazioa.

Portugalete: 20:00etan Triangeluan. Kontzentrazioa.

Maiatzak 28

Bilbo: 20:00etan Etxebarrieta Anaien plazatik. Manifestazioa.

Maiatzak 29

Ondarroa: 20:00etan Alamedan.

Sodupe: 20:00etan Navarroren aurrean. Kontzentrazioa.

Zeberio: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa..

Euskal Herrian, 2020ko maiatzaren 26a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

[Castellano]

Parte de Patxi (martes, 26-05-2020)

Lectura política y Mobilizazio Eguna

Hoy Patxi cumple su 16º día en huelga de hambre. A estos, hay que sumar la huelga de sed mantenida durante los 12 primeros días. Le mantendrán en cuarentena hasta el 9 de junio y hasta entonces no podrá recibir ni la visita de los abogados. Tampoco le aceptarán las viodellamadas puestas en marcha en esa cárcel a raíz de la Covid-19, argumentando que en el módulo de enfermería falta cobertura.

El Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión quiere denunciar que bajo la excusa del coronavirus están vulnerando, más aún, los derechos de Patxi. Esto es más grave si consideramos la situación de salud de Patxi, y todavía más en vista de que dicha situación tiene su origen en la respuesta dada por este a los ataques sufridos por parte de carceleros.

Justo en el momento en el que Patxi más necesita la asistencia jurídica y médica, la cárcel lo aísla todavía más. Todo esto lo está haciendo el Director de Murcia II con el visto bueno del Gobierno Español del PSOE y Podemos. En un momento en el que al parecer no es tan grave ir a los bares a consumir, convierten en problema sanitario el hecho de que un preso reciba la visita de abogados y médicos. Esa es la lógica de la cárcel: opacidad y tratar a los presos y presas como si solo fueran números sin ningún derecho.

En el terreno político y volviendo a Euskal Herria, María Caballero, hija de Tomás Caballero y actualmente Teniente de Alcalde en el Ayuntamiento de Iruñea bajo la disciplina del partido fascista UPN, dijo que no era aceptable que el médico de confianza de Patxi hubiera viajado hasta Murcia. Pregunta que por qué no pueden atenderle los médicos de la cárcel, obviando que precisamente uno de esos médicos se ha negado a atender a Patxi y que además le ha insultado en varias ocasiones.

María Caballero parece no saber nada de los abusos y las torturas que se producen en las cárceles españolas, parece no saber nada de la tasa de suicidios y muertes en esas mismas cárceles, y parece no saber nada de los directores de cárceles españolas que cumplen el papel de los alcaides de las películas. A María Caballero, que dice representar la herencia política de su padre, quisiéramos preguntarle qué pensaba su padre sobre las torturas en las comisarías y las cárceles. Quisiéramos preguntarle si era de esos que dice que esas torturas no existen.

Por otro lado, el falso pacifista del Gobierno Vascongado, Jonan Fernández, ha mostrado su preocupación por las pintadas aparecidas en sedes de partidos, y al mismo tiempo ha afirmado que Patxi Ruiz tiene otras opciones diferentes a la huelga de hambre para defender sus derechos. ¿Y cuáles son esas opciones? ¿Sabe algo sobre la realidad de vivir en las cárceles modernas ese vividor que anda de moqueta en moqueta? ¿Es que no sabe que precisamente Patxi fue amenazado de muerte por carceleros por participar en concentraciones pacíficas para defender los derechos de todos los presos?

Sí, Fernández sabe todo eso y por ello es tan grave su afirmación. La Cárcel puede considerar motín participar en una concentración porque allí no existen los derechos políticos. Jonan Fernández está acostumbrado a conseguir acuerdos sin contenido en torno a una mesa llena de comida, pero los presos solo tienen su salud para presionar y, por desgracia, la huelga de hambre es una de las herramientas para ello.

Para terminar, queremos anunciar la convocatoria de un Mobilizazio Eguna nacional el próximo sábado, 30 de mayo, para denunciar la situación de Patxi y reivindicar la amnistía. Hacemos un llamamiento a Euskal Herria a participar en las movilizaciones. Pronto daremos más información al respecto.

En lo que se refiere a las dinámicas que hay en marcha para solidarizarse con Patxi, son las siguientes:

En la cárcel:

Desde el 12 de mayo: Ibai Aginaga en txapeo (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras y Aitor Cotano rechazando la bandeja de comida que da la cárcel (Puerto III).

Desde el 14 de mayo: Jon Kepa Preciado en txapeo (Córdoba).

Desde el 18 de mayo: Irantzu Gallastegi ha comenzado a rechazar la bandeja de comida que ofrece la cárcel.

Desde el 18 de mayo: Iñaki Etxeberria está rechazando la bandeja de comida que da la cárcel.

Desde el 19 de mayo: Orkatz Gallastegi (Castelló I) ha iniciado ayunos intermitentes, dinámica que plantea de manera continuada.

Desde el 19 de mayo: Itziar Moreno y Saioa Sánchez rechazan la comida que reparte la cárcel, cada día una de ellas. Hoy ha sido el turno de Itziar.

Desde el 19 de mayo: Alberto Viedma e Iñaki Krutxaga rechazan la bandeja de comida que reparte la cárcel de Almería.

Desde el 22 de mayo: Lola López inicia un txapeo en la cárcel de Brieva. También ha enviado sendas cartas a los directores de Brieva y Murcia II.

A partir del 23 de mayo: Mikel San Sebastián inicia una huelga de hambre de cinco días en la cárcel de Murcia II. Hoy cumple el cuarto día.

En la calle:

Desde el 18 de mayo: En Ondarroa han comenzado una huelga de hambre rotativa. Son turnos de 48 horas y en total participarán 15 personas.

Desde el 19 de mayo: Dos personas inician una huelga de hambre en Etxarri. Cumplen hoy su octavo día.

Desde el 19 de mayo: Inician una huelga de hambre rotativa cada 48 horas en Altsasu. Hoy han hecho cambio de turno.

Desde el 20 de mayo: Junto a los huelguistas de Etxarri, la Gazte Asanblada de Etxarri comienza ayunos rotativos de 48 horas, entrando dos personas en cada turno.

Desde el 24 de mayo: 5 jóvenes comienzan un ayuno en Urruña en el que se alternarán entre ellxs durante 5 días.

Desde el 24 de mayo: en La Txantrea ponen en marcha una dinámica permanente y rotativa de ayunos/encierros de 24 horas.

Próximas movilizaciones:

A diario

Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa.

Mutriku: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

Berango: 20:00etan Frontoiaren aurrean. Kontzentrazioa.

Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

Hernani: 20:30ean. Kontzentrazioa.

Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

Baiona: 17:30ean. Kontzentrazioa.

Altsasu: 20:00etan Plazan.

Lekeitio: 20:00etan Abadeen Moila.

Previstas para hoy

Bilbo: 20:00etan Arriaga plazatik. Manifestazioa.

Hondarribia: 19:00etan San Pedro kalean.

Ordizia: 20:00etan Plaza Naguzian.

Vilanova i la Geltrú (Catalunya): 20:00etan.

Altsasu: 20:00etan Altsasun .

Mañana, 27 de mayo

Bilbo: 20:00etan Santiago plazatik. Manifestazioa.

Ondarroa: 20:00etan Alamedan.

Iruñea: 20:30 Plaza del ayuntamiento

Usansoloko Ospitalea: 11:30ean Kanpo Kontsultetan. Kontzentrazioa.

Portugalete: 20:00etan Triangeluan. Kontzentrazioa.

28 de mayo

Bilbo: 20:00etan Etxebarrieta Anaien plazatik. Manifestazioa.

29 de mayo

Ondarroa: 20:00etan Alamedan.

Sodupe: 20:00etan Navarroren aurrean. Kontzentrazioa.

Zeberio: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

En Euskal Herria, a 26 de mayo 2020.

Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fS59

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal