lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 23/10/2024

Pasaden asteburuan bi emakume bortxatu zituzten Lapurdin

Iñaut Matauko Rada
Bokalen, 20 urteko gizon batek 7 urteko neskato bat bortxatu zuen, eta Angelun, gizonezko batek 75 urteko andre bat bortxatu zuen.

Joan den asteburuan bi gizon atxilotu dituzte Lapurdin, Bokalen bata eta Angelun bestea, sexu erasoak egiteagatik. Angelukoa izan zen lehena, larunbat arratsaldean. Baionako Fiskaltzak adierazi duenaren arabera, gizonak erosketa poltsak etxera eramateko laguntza eskaini zion 75 urteko andre bati, eta hark baietz esan zion. Behin etxera joanda, gizonak sexu erasoa egin zion emakumeari. Ihes egin zuen erasotzaileak, eta emakumeak berak deitu zien larrialdi zerbitzuei.

Osasun arta jaso zuen andreak, eta astelehenean atxilotu zuten gizona; atxiloaldia luzatzeko erabakia hartu zuen fiskaltzak, eginbideei ekiteko.

Beste erasoa igandean gertatu zen, Bokaleko Georges Politzer kalean. 20 urteko gizon batek 7 urteko neskato bat bortxatu zuen, 12:00ak pasatxo zirela. Antza, bizilagunak gertakariaz ohartu ziren, eta erasotzaileari aurre egiten hasi ziren, kolpeka. Orduan udaltzain batzuk iritsi ziren, Baionako komisariak bidalita. Gizona kolpatuta eraman zuten Frantziako Poliziaren Baionako komisariara, eta adierazi dute edanda zegoela.

Handik epaileen aurrera eraman zuten atxilotua, eta bortxaketa delituagatik ikerketa bat abiatu du hark. Bitartean, prebentziozko espetxealdian dago gizona.

Iturria:Bi gizon atxilotu dituzte Lapurdin, sexu erasoak egotzita (berria.eus)

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal