Pasaian, gizonezko batek bikotekidea labana batekin hiltzen saiatu da
Atzo, goizeko 12:50 aldera, gizonezko batek bere bikotekidearekin eztabaida bat izan zuten Pasaiako Trintxerpe auzoan. Emakumeak etxetik alde egiteko erabakia hartu zuen eta bizulagun baten etxean sartu zen. Zoritxarrez ireki zion bizilagunak ez zuen atea denboraz ixteko aukera izan eta erasotzailea ihesian zegoen emaztearengana iritsi zen labanarekin eskuan, gainera bota zitzaion eta eskuetan ebaki ugari egin zizkion. Ondoren, polizia agenteak bertaratu zirenean, laban batekin aurkitu zuten erasotzailea, eta bikotekidea lepotik helduta. Azkenean, 35 urteko gizonezkoa atxilotu zuen Ertzaintzak, bikotekidea hiltzen saiatzea leporatuta. Emakumea bertan artatu zuten larrialdi zerbitzuak eta ondoren Donostiako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten.