lahaine.org
Nafarroa :: 31/03/2026

Pertsona arrazializatuen atxilotze eta deportazioak areagotu egin dira Nafarroan

Euskalerria Irratia
Kezkatuta eta suminduta mintzatu dira SOS Arrazakeria Elkarteko kideak: "Arrazalializatuak diren herritarren polizia identifikazio, atxilotze eta deportazioak handitu egin dira azken asteetan".

Haserre hitz egin dute SOS Arrazakeria Elkarteko kideek: "Arrazalializatuak diren herritarren polizia identifikazio, atxilotze eta deportazioak handitu egin dira azken asteetan", esan du Itxaso Andres SOS Arrazakeria taldeko kideak. Zenbait deportazioren berri dutela ohartarazi dute: Azken orduotan expres deritzoten erbesteratzeak egi dituzte. Leringo bizilagun bat azken 48 orduan deportatu zuten urtarrilean; Iruñeko bizilagun bat 72 ordutan eta beste pertsona bat atxilo hartua dute otsailetik eta arriskuan dago kaleratuko duten". 

Espainiak Nafarroan duen ordezkaritzaren parean egin dute salaketa, eta nabarmendu dute, polizia-segurtasun indar guztien kolaborazioaren ondorioak ari direla pairatzen nahiz ez izan atzerritartasun eskumenik. "Ez da kasualitatea une hauetan areagotzea halako kasuak. Izan ere, erregularizaizo prozesua abian dute eta pertsona horientzako garai garrantzitsua da euren egoera legeztatzeko eta egonkortasuna zein eskubideak ziurtatzeko", azaldu du Andresek. 

Ohartarazi dute, polizia indarkeria ez dela aldizkako errekurtsoa, polizia eredu baten egiturazko jokaera baizik. Kaleratze aginduak azkartu egiten ari direla ere jakinarazi dute, pertsonen eskubideen gainetik pasata: "Pertsona arrazializatuen komunitatean beldurra eta segurtasun falta eragiten ari dira", kritikatu dute. 

Eskubide berdintasuna herritar guztientzako izan dadin erakundeei, gizarte entitateei eta norbanakoei dei egin diete ez daitezen pasibo izan eta bat egin dezaten praktika horien kontra azaltzera. SOS Arrazakeria taldearekin batera oharrera atxiki dira Mugak Zabalduz, Haritu, GazKalo, BDZ eta Zabaldi, besteak beste.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal