lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 02/06/2024

Pintada homofoboak agertu dira Atharratzeko Le Trinquet tabernan

Agentziak/La Haine
Gunea kudeatzen duen elkarteak azaldu duenez, sexu-askatasunari eta Lgbtqia+ kolektiboko pertsonen eskubideei buruzko jardunaldia egin zuen apirilean bertan, eta horrekin lotzen dute erasoa.

Prefosta elkarteak salatu duenez, pintada homofoboak agertu dira Atharratzeko Le Trinquet tabernan. Lokala kudeatzen duen elkarteak Bekat'uros jaiaren bigarren edizioa antolatu zuen apirilean, LGBTQIA+ pertsonen eskubideei eta sexu-askatasunari buruzko jardunaldia, bazkari eta festarekin, kolektiboaren ikusgarritasunaren aldeko apustua eginez. Elkartearen ustez, euren lanaren aurkako erasoa izan da tabernaren leihoetan egindako pintaketa horiek; izan ere, Atharratzeko kultura jarduera eta bizitza sozialean oso aktiboa da Prefosta elkartea. Facebookeko orrian argitaratu dute pintaden argazkia, ondorengo mezuarekin: "Jintxoria! Pistolet Debrü batek kontrabentak arratintatü deizkü! Kolorez tronpatü beita, tzaiste astelehen arratsan 19:00tan züen kexüa erakustea gurekin. #homofobiadelituada". Gertakari hauek salatzeko elkarretaratzea deitu dute astelehenerako, 19:00etan, tabernaren atarian.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal