Pisu okupatu bati sua eman diote Gasteizen


Atzo, Gasteizko etxebizitza okupatu batean izandako sute baten ondorioz hiru pertsona artatu dituzte Txagorritxuko ospitalean, kea arnasteagatik, eta Santo Domingo kalean dauden hiru etxebizitzetatik 19 pertsona desalojatu dituzte baita ere.
Sutea goizaldeko 03:15ean izan da eta suhiltzailen hipotesiaren arabera norbaitek eragindako sutea izan da. Hauek azaldu dutenez beheko solairuan piztu dute sutea eta goiko solairuetara igotzen joan da.
Etxebizitza okupatu honetan bizi direnak, alde batetik, adineko bikotea da, aldez aurretik etxegabetu zituztenak eta gizarte-zerbitzuen laguntzarik ez zutenez jaso, ez zuten inolako bizitoki-alternatibarik. Bestetik, 18 urte betetzean Bideberritik kanporatutako zenbait gazte migratzaile daude bizitzen pisu hortan.