lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 26/01/2026

Pitxu Gaztetxeak lokal bat lortu du

La Haine - Euskal Herria
Zuberoan desagertua zen Pitxu gaztetxea berpizteko elkartu ziren hainbat gazte 2022ko otsailean, eta 4 urte geroago lokal bat lortu dute Maulen.

Zuberoan, gazte batzuek berriz bultzatu zuten gaztetxearen dinamika 2022an, Pitxu gaztetxea itzali eta hamar bat urtera. Baziren zenbait urte gaztetxea desagertua zela, eta, beraz, gazteria militantearen biltzeko gunea ere bai. Gazte asanbladako kide batek azaldu zuen bezala, helburua zen Zuberoako gazte euskaldunen artean dinamika baten sortzea; ekinaldiak antolatzea, euskal kulturari lotuak, politikoak, hizkuntzaren sustatzekoak…Halaxe egin dute geroztik, izan ere, ekinbide anitz antolatu dituzte hainbat gunetan.

Gazteek beste gaztetxe eta elkarte batzuen laguntzari esker hainbat herritan dinamikak egin bazituzten ere, elkartzeko gune finko baten beharrean jarraitzen zuten. Hori dela-eta, Mauleko Zinka Bizirik elkarteak bere biltzar nagusia egin du eta ofizialki ostatuaren ardura Pitxu Gaztetxari eman dio. Zinka ostatua joanarazi duen laguntzaile taldeak azaldu duenez, lekukoa iganarazteko beharra sentitu dute.

Gaztetxeak bere biltzar nagusia otsailaren 7an egingo du, goizeko 9.30etan, eta gaztetxeko gazteek espero dute hainbat gazte hurbiltzea dinamika berri bat abiatzeko.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal