lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fI6O

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

10/09/2017 :: Nacionales E.Herria

Pocos ganarían a EHBildu en una carrera de obstáculos ideológicos sin límites

x Jon Iurrebaso Atutxa, ex preso político vasco de ETA
En relación a la declaración del congreso de los diputados de España tras los atentados de Barcelona y Cambrils.

[Euskara]

Inor gutxik gaindituko luke EH Bildu mugarik gabeko oztopo ideologiko-lasterketan

 

Bartzelona eta Cambrils-eko atentatuen ondoren Espainiako diputatuen kongresuak adierazitakoaren ildotik, azpimarratzekoa da, lehenengo eta behin, halako atentatu-sortaren jatorria eta arrazoiak alde batera uzten dituela. Alegia, modu errazean esanda, halako gertakarien sorburua inperialismo yankian, britainiarrean, frantsesean, sionistan eta bestelako inperialismoetan datza, beraiek izan baitziren Al-Quaeda, ISIS eta abar sortu zituztenak, eremu geopolitiko eta estrategiko zabalaz jabetzeko helburu bakarrarekin, alde batetik, petrolioan, gasean, urriak diren mineral preziatuetan eta ur edangarrian aberatsak direlako, eta bestetik, erantzun gisa nazioarteko kapitalaren inperioetara makurtzen ez ziren erregimenen kasuan.

 

EH Bildu, beraren borondatez eta barne kontsultarik egin gabe, espainiar gizartearen zati izatera pasatu da. Bada, automatikoki Espainiako eskubide osoko kide egin eta espainiar sistemaren klub esklusiboan onartua, alajaina! Halakorik ezean, ofiziala ez den (iraultzailea ere ez) jarrera agertuko zen inperialismoaren aurrean eta, horrenbestez, kritikak eta gaitzespenak jasoak izango ziren. Hau da, iruzur handia estalpean edukita, laudorioa eta baimen osoa ematen zaizkio kapitalaren poliziari, eta indarkeria «demokratiko» bakarra legitimatzean, gainerako indarkeriak (defentsarako zein nazio askapenerako zuzenduak) terrorismo hustzat jotzen dira.

 

Esan genuen bezala, EH Bildu Euskal Herria Sozialistaren aldeko planteamenduetatik aldentzen ari zen ziztu bizian, baina oraingo honetan ez da nahikoa izan zapaltzen gaituztenekin kolaboratzea edo haiei men egitea.

 

Errendizioaren (versus aldebakartasuna) gidoian gauza gehiago exijitzen dira, bada, Euskal Herri Langilearen etsaiaren aurrean azken lubakia izatetik, EH Bilduk, edo beraren kasta burokratikoak, erreformistak, burges txikiak eta eskuinagokoak, espainiar sarean parte aktiboa hartzea erabaki du maila guztietan.

 

EH Bildu sartu da estatu zapaltzaile eta kapitalista demokratikoen «estatu-arrazoiaren eskubide eta betebeharretan», haien gutxiengoen aldeko araudi esklusiboak dituztenak, etorkizunean estatua osatzen duten frakzio burgesentzat inongo funtsezko aldaketarik gerta ez dadin. EH Bilduk beste muga bat zeharkatu du, gutxi geratzen bazaizkio ere.

 

Horren harira, badira esaten dutenak Sortuk urteak daramatzala okerreko bidean. Era berean, bagara pentsatzen dugunok aurrez ondo kalkulatutako eta aztertutako bide orria gauzatzen ari dela, eta haren diseinu orokorra aspaldiko kontua bazen ere, azken urteotan jarri da praktikan.

 

Izan ere, ez dago gauzak beste era batean egiterik, baldin eta, goizetik gauera, azken hirurogei urteetako bidea penagarritzat, erokeriatzat, zentzugabeko antidemokraziatzat eta etengabeko sufrimendu-iturritzat jotzen bada.

 

Halaber, ez dago gauzak beste era batean egiterik, baldin eta independentzia eta sozialismoa edo borroka antipatriarkala bereizten badituzu, ez eta, internazionalista izateari uko egiten badiozu ere. Ez dago gauzak beste era batean egiterik, baldin eta «zentro»-«ezkerrekoez», «independentista ez diren ezkertiarrez», enpresaburuez eta burgesia txikiaz, oro har, gehi «marxistez» osaturiko tren bateko buru izan nahi baduzu. Ezin daiteke beste era batean egin kontu txiki batengatik soilik: klase-borroka egon badagoelako eta batzuen eta besteen interesak antagonikoak direlako. Horrexegatik, besterik ez.

 

PD.

Badirudi EH Bildun kezkarik (edo nahikoa kezkarik) sortzen ez duela euskal leherkariz beteriko ehunka edukiontzi (milaka tona) Yemeneko bonbardaketetan eta zibilen garbiketa-setioetan kopuru ofizialen arabera milioi erdi pertsona (auskalo zenbat) koleraz kutsatu dituztenei bidali izana. Egia esan, leherkariak bidaltzen dira terrorismo bahabista eta salafista finantzatzen dituztenei, zehazki, Arabia Saudi eta Qatar, besteak beste.

 

Badirudi EH Bildun kezkarik sortzen ez dutela Euskal Herrian zabaldutako polizia guztiek torturatu dituzten mailaka pertsonak. Horra pilotakaden ondorioz begirik gabe gelditu direnak, milaka jipoituak, gaseztatuak, irainduak, iheslariak, espetxeratuak, erailak… edo ez zaio gehiegi arduratzen. Agian Ekialde Ertaineko sarraskitzaileen, inbaditzaileen eta lapurren argazkian ateratzeko interes handia dutelako. Zein izango lirateke, beraz, benetako arrazoiak?

 

Badirudi EH Bildun nahikoa kezkarik sortzen ez duela Euskal Herriko indar okupatzaileak bizikidetzaren eta askatasunen bermatzaile gisa agertzea. Zergatik ez da arduratzen, teorian beraren oinarriak iritzi berekoak ez badira? Edo egintza burutuen poderioz geroz eta tarte laburragoa dago oinarrien eta buruzagien artean?

 

Jon Iurrebaso, ETAko euskal preso politiko ohia

2017ko irailak 10

 ________________

 [Castellano]

Pocos ganarían a EHBildu en una carrera de obstáculos ideológicos sin límites

 

En relación a la declaración del congreso de los diputados de España tras los atentados de Barcelona y Cambrils. Lo primero a señalar es que obvian el origen y motivo de esta serie de atentados. Simplemente porque estos se suceden a causa de la creación de Al-Quaeda, ISIS, etc., por parte del imperialismo yanqui, británico, francés, sionista y otros, con el único objetivo de adueñarse de una vasta zona geopolítica y estratégica rica en petróleo, gas, minerales preciosos y escasos, agua potable y también como respuesta a regímenes que no se doblegaban ante los imperios del capital internacional.

 

EHBildu, por voluntaria firma y sin consulta interna, pasa a ser parte de la sociedad española. Automáticamente miembro de pleno derecho español y consentidamente admitido en el exclusivo club de su sistema. Casi nada. Eso o mantener una postura no oficial (ni siquiera revolucionaria) ante el imperialismo y ser objeto de sus críticas y reproches. Es decir, se calla la gran trampa y se loa y se da carta blanca a la policía del capital. Es decir, legitima una única violencia «democrática» y reduce el resto de violencias defensivas y de liberación a un mero terrorismo.

 

Ya habíamos dicho que EHBildu se alejaba a una velocidad de vértigo de planteamientos que tengan que ver con la defensa de una Euskal Herria Sozialista. En esta ocasión ya no es suficiente la colaboración o sumisión ante los que nos oprimen.

 

El guión de la rendición (versus unilateralidad) exige más, así que de ser la última trinchera del enemigo del Pueblo Trabajador Vasco, EHBildu, o su casta burocrática, reformista, pequeño burguesa y más de derecha, ha decidido ser parte activa del entramado español a todos los niveles.

 

EHBildu ha entrado en los «derechos y deberes» de la «razón de Estado» que rige en todos los Estados opresores y democráticamente capitalistas, que se rigen por exclusivas leyes a favor de sus minorías y para que nada cambie en el futuro y en lo sustancial para sus diversas fracciones burguesas. EHBildu ha cruzado una de las pocas fronteras que le quedaban por superar.

 

A cuenta de todo esto, hay quien dice que Sortu lo ha hecho mal desde hace años. También hay quienes pensamos que prácticamente todo estaba bien calculado y sopesado en cuanto a la hoja de ruta a seguir. Desde hace muchos años en su diseño general y no tantos desde su puesta en práctica.

 

Y es que no hay otra forma de hacer las cosas cuando de la noche a la mañana mantienes que los últimos sesenta años han sido un desastre, una locura, una sin razón antidemocrática, una continua fuente de sufrimiento, etc.

 

No se puede hacer de otra forma cuando desligas la independencia del socialismo o de la lucha antipatriarcal o renuncias a ser internacionalista. No se puede hacer de otra forma si pretendes liderar un tren repleto de «centro»-«izquierda», «izquierda no independentista», empresarios y pequeña burguesía en general, más «marxistas». No se puede por una pequeña cuestión solamente: porque la lucha de clases existe y porque los intereses de unas y de otras son antagónicos. Por eso, por nada más.

 

PD.

No parece preocupar (o no lo suficiente) a EHBildu que cientos de contenedores con explosivos vascos (miles de toneladas) se hayan enviado a quien ha provocado medio millón de contagiados por el cólera (según cifras oficiales, vaya usted a saber…) en Yemen en bombardeos y cercos de exterminio a la población civil. Envíos de explosivos a quienes financian el terrorismo bahabista y salafista, exactamente a Arabia Saudita y Quatar, entre otros.

 

No parece preocuparle los miles de torturados en Euskal Herria por todos y cada uno de los cuerpos policiales desplegados en nuestra tierra. Ojos sacados por pelotazos, miles de apaleados, gaseados, insultados, huidos, encarcelados, asesinados… O no le preocupan lo suficiente. Quizá porque le interesa en demasía salir en la foto de los que masacran, invaden y roban en Oriente Medio y otros lugares. ¿Cuáles serían pues los verdaderos motivos?

 

No parece preocuparle lo suficiente el hecho de afirmar que las fuerzas de ocupación de Euskal Herria garantizan la convivencia y las libertades. ¿Por qué no le preocupa decir eso si supuestamente sus bases no lo comparten? O a fuerza de hechos consumados ¿cada vez se acorta más la distancia entre bases y dirigencia?

 

Jon Iurrebaso, expreso político vasco de ETA

10 de septiembre de 2017

 

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fI6O

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal