lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 17/03/2024

Poliziaren inpunitatearen aurka manifestatu dira Donostian

La Haine - Euskal Herria
Mobilizazioan poliziaren gehiegekeria salatu eta hauek eraildakoak gogora ekarri zituzten.

Pasaden Ostiralean, poliziaren gehiegikeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira eta azken hilabeteko oldarri errepresiboari eratzuteko, manifestazio bat burutu zuten Donostian, Aske Antolakundeak, Piztu Donostiak eta Txango Donostiak deituta. Ibilbidean zehar hainbat pankarta ikusi ahal izan ziren indar errepresiboak eraildakoak oroitzen zituztenak, esaterako, Iñaki Kijera. 1979ko abuztuaren 31n, Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen babes eskubidearen alde, Gipuzkoako Foru Aldundian itxialdia egin zuten hainbat eragile politikok, eta hurrengo egunean, irailaren 1ean, Amnistiaren Aldeko Batzordeek hegoaldeko lau hiriburuetan manifestazioak antolatu zituzten. Joaquin Argote Gipuzkoako gobernadore zibilak Donostiako manifestazioa debekatu zuen, baina manifestatzaileak, azkenean, Bulebarretik atera ziren, eta horregatik, Espainiako Poliziak parte hartzaileak bortizki jo zituen. Kijerak manifestazio horretan parte hartu zuen lagun batzuekin, eta liskarrak hasi zirenean Parte Zaharreko kaleetan murgildu zen. Polizia Parte Zaharretik sartu zenean, neska batekin batera, Alderdi Ederrera abiatu zen, eta bertan, polizia batek, 10 metrotik, tiro egin zion fusil batekin. Hamabost minutu inguru igaro zituen Kijerak lurrean botata, eta poliziak harengana hurbiltzen saiatzen zen pertsona orori kolpeka eta pilotakadakaz eragotzi zien gerturatzea, baita Gurutze Gorriari ere. Azkenean, lagunek Kijera auto batean sartu eta anbulantzia bateraino eramatea lortu zuten, baina ospitalera iritsi ondoren hil zen. Era berean, Morlanseko sarraskian eraildako 3 euskal militanteak gogora ekarri zituzten ere. Morlanseko sarraskia 1991eko abuztuaren 17an Donostiako (Gipuzkoa) Morlans auzoan Espainiako Guardia Zibilak ETAko zenbait militanteen aurka egindako operazioa izan zen; haren ondorioz, hiru euskal militante erail zituzten. Guardia zibilek etakideak gordeta zeuden Morlanseko etxea inguratu zuten. Gero, zenbait ordutako tiroketa batean Patxi Itziar, Iñaki Ormaetxea eta Jokin Leunda euskal militanteak erail zituzten, eta etxearen jabea, Maria Eugenia Muñagorri, atxilotu.

Hurrengo astean “Poliziaren inpunitatearen aurka” dinamikaren baitan hainbat hitzordu daude antolatuta. Bihar, martxoak 18, Arratsaldeko 18.30etan "polizia eta errepresioa" hitzaldia egongo da Donostiako Alde Zaharreko Arrano Elkartean, ASKE-k antolatuta. Martxoaren 20an “Bidekontrola adimentsua” dokumentalaren proiekzioa eta mahi ingurua egngo da, 19:00etan Birunda espazian, Piztu Donostiak antolatuta. Bukatzeko martxoaren 21an “Polizia eredua eztabaidan” hitzaldia antolatu du Piztu Donostiak, arratsaldeko 19:00etan Kriptan izango duena lekuko.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal