lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 12/04/2026

Preso bat hilda aurkitu dute Zaballako espetxean

Anakoz Amenabar
Aurten Arabako espetxean hildako bigarren pertsona da.

Atzo goizean preso baten gorpua aurkitu zuten Zaballako espetxean, goizeko kontaketa egiten ari ziren unean. Naiz hedabideak argitaratutako informazioaren arabera, Jaurlaritzako Justizia Sailak baieztatu du heriotza, egunkari horrek jasotako informazioen ondoren. Lehen miaketen arabera, gorpuak ez du indarkeria zeinurik erakusten, baina autopsia egin beharko diote heriotzaren zergatiak argitzeko.

Atzokoa urte hasieratik Arabako espetxean gertatzen den bigarren heriotza da. Joan den otsailean, Salhaketak 35 urteko preso baten heriotzaren berri eman zuen kartzela berean. Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena bere gain hartu zuenetik, hamaika dira guztira EAEko kartzeletan bizia galdu duten pertsonak.

Egoera honen aurrean, Salhaketa elkarteak espetxeetako osasun asistentziaren gabeziak salatu ditu. Elkartearen ustez, kartzeletako arreta medikoa "eskasa, azalekoa eta berantiarra" da, eta sarbidea oso konplexua dela gaineratu du. Bereziki kezkagarritzat jo dute osasun fisiko zein mentalari ematen zaion erantzuna.

Preso bat hilda aurkitu dute Zaballako espetxean - Araba - Alea.eus

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal