Prostituzio sare bat desegin dute Gasteizen eta Donostian
Gizakien salerosketaren kontrako operazio batean, emaztekiak sexualki esplotatzen zituen sare batetik lau emakume askatu dituzte. Biktimek salatu zutenez, taldeko arduradunek sexualki esplotatzen zituzten, eta dokumentazioa nahiz lortutako dirua atxikitzen zieten; gainera, egunean gehienez bi orduz atera ahal ziren kanpora. Ertzaintzak hainbat leku erregistratu ditu: Gasteizko bi etxe, ile apaindegi bat, eta Donostiako etxe bat eta lokal bat. Horietan dokumentuak aurkitu dituzte, baita ordenagailu batzuk, datafonoak, dirua eta droga ere. Polizia agenteak hiru pertsona atxilotu dituzte, sexu esplotaziorako gizakien salerosketako delitua egotzita.