lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 13/04/2026

PSOEren zenbait egoitza markatu dituzte, María José Baños preso politikoaren askatasuna exijitzeko

La Haine - Euskal Herria
Preso politiko antifaxistaren osasun-egoera oso larria eta delikatua izan arren, hau espetxetik irtetea blokeatu du berriz Espainiako Auzitegi Nazionalak.

María José Baños preso politikoaren askatasuna exijitzeko, PSOEren zenbait egoitza markatu dituzte; hala nola, Bilbon, Trapagaran eta Barakaldon. Egoitzetako ateetan irakur daitezke ondoko mezuak: "María José Baños askatu" eta "PSOE hiltzaile"

Murtzia II (Campos del Río) espetxean daukate preso Maria Jose Baños Andujar, Urriaren Lehena Erresistentzia Antifaxistako Taldeetako (GRAPO) preso politikoa. Baños "kalte materialengatik" soilik ari da zigorra betetzen, eta preso politikoen aldeko kolektiboek uste dute dagoeneko ebatzi beharko litzatekeen prozesua luzatu nahi dutela. Auzitegiak badaki Bañosen osasun-egoera oso larria eta delikatua dela, eta bere bizia egunero arriskuan dagoela. Hala ere, Espainiako Auzitegi Nazionalak eten egin du Maria Jose Baños askatzeko prozesua, bere kasuan legez aurreikusi gabeko administrazio-izapide berri bat ezarriz. Askatasunaren aldeko kanpainaren sustatzaileek salatu dutenez, epaileak erabaki du preso politikoa zigortzeko erabili ziren gertakarien "balizko biktimei" galdetzea.

Preso politiko antifaxistari elkartasuna adierazteko eta honen askatasuna exijitzeko, gero eta preso politiko gehiago ari dira borrokara batzen. Gainera, asteoro 24 orduko barauldiak egiten ari dira hamar euskal preso politikok.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal