lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fN4A

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

11/04/2019 :: Nacionales E.Herria

Realizan concentracion para denunciar la apertura del nuevo hotel sionista en Alde Zaharra de Bilbo

x BDZ, Piztu Bilbo, SOS Alde Zaharra eta Bihotzean auzo elkartea
No es suficiente? Nuestro barrio no está lo bastante masificado? De verdad creen que su modelo de ciudad es compatible con el bienestar de las vecinas?

Bilbo gero eta hiri bizigaitzagoa da, merkataritza zentroa dirudien hiria, turistakontsumitzailearen behar eta interesei begira eraikitako hiria. Hau egunero antzeman daiteke gure auzoetan: luxuzko hotel berriak eta komertzio konkretu batzuen monokultiboa – turistifikazioaren sintoma–; haien burua ixtera behartuta ikusten duten komertzio txikiak eta haien auzoetatik alde egitera derrigortutako biztanle historikoak –gentrifikazioaren sintoma–; espazio publikoaren merkantilizazio gero eta bortitzagoa, etab.

Alde Zaharra aipatutako guzti honen adibide argia da. Azken urteotan gure auzoa jasaten ari den eraldaketa –edo gainbehera– auzokide gehienok, eta desjabetuenek batez ere, gure egunerokotasunean era argian antzeman ahal izan dugu. PNV-k instituzioetatik enpresa pribatu konkretu batzuekin elkarlanean bultzatu duen Euskadi-Basque Country estrategiaren biktima ari gara izaten. Haien turismo-estrategiaren biktima ari gara izaten. Hotel gero eta ugariagoek, Airbnb-k, etab.ek auzoko alokairuen igoera itogarria eragin, eta alde egitera behartzen gaituzte; frankizia multinazionalen inbasioa, betiko komertzioak –hurbilak, kalitatezkoak, gizatiarrak– ixtera behartu, eta kontsumo eredu konkretu bat inposatzen ari da (inpertsonala, garestiagoa eta urrunekoa); gure auzoak museizatzeko nahiak, hauen baitan ematen diren nortasun anitzak homogeneizatu, eta nortasun bakar hori merkataritza interesei begira jartzea eragiten du. Gainera, turismoa ardatz duen eredu ekonomiko hau langileok prekarietatera kondenatzen gaitu (lan tenporala, askotan kontraturik gabekoa, makro-ebentuekiko dependentea, etab.).

Uholde lazgarri honen azken adibidea aurrean dugun hotela da. Jada turistaz, pisu turistikoz, multinazionalez, frankiziaz edota hotelez saturatuta dagoen auzo honetan beste hotel bat baimendu dute. Alde Zaharrean hilabete gutxitan zabaldu duten bigarren luxuzko hotela; honek suposatzen duenarekin. Luxuzko hotel honen inguruan luxuzko kontsumoa eskainiko duten multinazionalak hedatuko dira, oraindik bizirauten duten komertzio txikiak desagertzera kondenatu, eta Alde Zaharra jasaten ari den gentrifikazio prozesua oraindik gehiago larriagotuz. Eta gutxi balitz, hotel honen jatorria ez da edozein: Kate israeldar bat da. Gure Bilbo berrian, dirua baldin badakar, edozeinek dauka lekua. Berdin du palestinar herriaren genozidioan oinarrituta dagoen Estatu arrazista batekoa izatea. Berdin du giza eskubideak etengabe urratu eta nazioarteko legedia behin eta berriro apurtzen duen apartheid-Estatukoa izatea. Haien ereduari, haien negozioari, ondo badatorkio, ez daukate arazorik Isrelgo Estatu sionistaren zuriketan laguntzeko. Ez da kasualitatea, gure auzoetatik kanporatzen ari gaituzten NYX Hoteles edo Airbnb bezalako enpresak, palestinarrak haien lurretatik botatzen ari diren berdinak izatea.

Ez al da nahikoa? Ez al dago gure auzoa jada masifikatuegia? Benetan uste al dute haien hiri eredua auzokideon ongizatearekin bateragarria dela? Denak balio al du negozioaren mesedetan?

Auzokideok argi daukagu ezetz. Gure auzoetatik expropiatuak izaten ari gara; eta honekin, baita gure bizitzetatik ere. Baina bagaude oraindik gure auzoan erresistizeko apustua egiten dugunok; auzokideon interes eta beharren araberako –ez kapitalaren interesen araberako– Alde Zahar bat aldarrikatzen dugunok, eta hauen araberako auzo bat eraikitzen jarraituko dugunok. Horregatik argi utzi nahi diogu Bilboko Udalari eta gainerako erakundeei: Ez gaude prest zuen interesen aurrean makurtzeko! Kokoteraino gaude gur egunerokotasun gero eta krudelago honetaz! nekatuta gaude gure bizi mailaren garestitze etengabeaz! Nazkatuta gaude turismoaren masifikazioaz! GURE AUZOAK, GURE BIZITZAK, EZ DAUDE SALGAI! AUZOAN BIZI NAHI DUGULAKO, HOTEL GEHIAGORIK EZ!

_____

Bilbo es una ciudad cada vez más hostil; una ciudad que parece un centro comercial destinado a suplir las demandas e intereses de turistas y consumidores. Esto lo vemos todos los días en nuestros barrios: nuevos hoteles de lujo y el monocultivo de ciertos comercios -síntoma de la turistificación-; pequeño comercio que se ve obligado a bajar las persianas y vecinas de toda la vida que tienen que abandonar sus barrios porque no pueden pagar los alquileres- síntoma de la gentrificación-; la mercantilización del espacio público es cada vez más frecuente, etcétera.

Alde Zaharra es un ejemplo claro de todo ello. La mayoría de las vecinas, y sobre todo las desposeídas, estamos sufriendo la transformación –o decadencia- que está sufriendo nuestro barrio durante los últimos años. Estamos siendo víctimas de la estrategia Euskadi-Basque Country que están impulsando las instituciones en colaboración con el capital privado. El aumento de hoteles, pisos turísticos, “hostels” y demás están provocando la subida de los precios de los alquileres, obligando a los vecinos a abandonar nuestro barrio; la invasión de franquicias y multinacionales está expulsando el pequeño comercio de toda la vida; además, este modelo económico basado en el turismo está condenando a las trabajadoras a la precariedad (trabajos temporales, muchas veces sin contrato, dependiente de los macroeventos, etc.).

El último ejemplo de lo anteriormente dicho es el hotel que tenemos frente a nosotras, el segundo hotel de lujo que han abierto en pocos meses en el Casco Viejo, con todo lo que esto supone: alrededor de este hotel de lujo se van a propagar multinacionales que ofrecerán un consumo de lujo, condenando al pequeño comercio que aún sobrevive y agravando el proceso de gentrificación que está sufriendo Alde Zaharra. Por si esto fuera poco, el hotel pertenece a una cadena israelí. Cualquiera que traiga dinero cabe en el nuevo Bilbao, da igual que provenga de un Estado racista basado en el genocidio del pueblo palestino. No es casualidad que los Hoteles NYX o las empresas como Airbnb sean las mismas que expulsan a los palestinos de sus tierras.

No es suficiente? Nuestro barrio no está lo bastante masificado? De verdad creen que su modelo de ciudad es compatible con el bienestar de las vecinas? Es válido todo aquello que beneficie al negocio?

Las vecinas tenemos claro que no. Estamos siendo expropiadas de nuestros barrios y de nuestras vidas. Pero todavía hay quien apuesta por resistir en nuestro barrio, quien reivindica un Casco Viejo que vele por el bienestar de sus vecinos y no por el del capital. Por todo ello queremos dejar claro al Ayuntamiento de Bilbao y demás instituciones no estamos dispuestas a agacharnos frente a vuestros intereses.

NUESTROS BARRIOS Y NUESTRAS VIDAS NO ESTÁN EN VENTA! AUZOAN BIZI NAHI DUGULAKO, HOTEL GEHIAGORIK EZ!

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fN4A

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal