lahaine.org
Nafarroa :: 01/02/2021

Ruben Gelbenzuri elkartasuna adierazteko ehunka lagun bildu ziren Arbizun

Ahotsa.info
"Errepresioari stop" lelopean, Arbizuko bizilaguna den Ruben Gelbenzuri elkartasuna adierazteko ehunka lagun bildu ziren atzo herriko karriketan.

"Errepresioari stop" lelopean, Arbizuko bizilaguna den Ruben Gelbenzuri elkartasuna adierazteko ehunka lagun bildu ziren atzo herriko karriketan. ETAk 2002an egindako ekintza armatu batekin lotura duelakoa, Espainiako Auzitegi Nazionalak Gelbenzu auzipetu du beste 4 lagunekin batera, eta horien artean ere Mikel Karrera nafarra dago.

Espainiako Auzitegi Nazionalean ETAren hainbat atentaturen egiletza argitzeko hainbat auzi zabalik daude. Horietako bat da ETAk Leitzan 2002ko irailaren 4an leherkariz egindako bat. Atentatuaren ondorioz Juan Carlos Beiro guardia civila hil eta beste lau agente zauritu ziren. Ismael Moreno epaileak Jon Lizarribar, Itxaso Zaldua (preso dago), Mikel Karrera Sarobe (preso dago) eta Ruben Gelbentzu Gonzalez arbizuarra auzipetu eta haiek epaitzea proposatu du. Guardia Civilak 2020ko garilaren 30ean bidalitako informazioan oinarritu du Ismael Moreno epaileak akusazioa.

Guztiei hiru delitu egozten dizkie: erakunde armatuko kide izatea, hilketa terrorista, lau hilketa terroristaren saiakera eta legez kanpo lehergailuak izatea. Auzipetze horregatik Lizarribarrek, Zalduak eta Gelbentzuk epaitegian bideokonferentziaz deklaratu zuten abenduaren 28an. Zalduak, Lizarribarrek eta Gelbentzuk epailearen aurrean ukatu egin zuten atentatu hartan parte hartu izana, garai hartan ETAko kide ez zirelako.

Gelbenzuri babesa adierazteko dinamika martxan da Arbizun eta aurretik egin diren autokarabana eta kontzentrazioen segida izanen da gaur Arbizun egindako manifestazioa.

http://ahotsa.info/edukia/arbizu-1

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal