lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 30/01/2024

Samidoun-ek ilegalizazio saikera salatu du

La Haine - Euskal Herria
Antolakundea azaldu duenez Israelgo ministeritzak Jose Manuel Albares espainiar Kanpo Ministroari gutun bat idatzi dio, poliziak haien ekitaldiak debeka ditzan.

Samidoun: Palestinian Prisoner Solidarity Network nazioarteko antolakunde eta aktibisten sare bat da, preso palestinarren askatasunaren aldeko borrokan lan egiten duena. Samidoun 2011an sortu zen, urte horretan, irailetik urrira bitartean, preso palestinarrek Israelgo kartzeletan egin zuten gose grebaren ondoren garatu zen, izan ere, gertakari hauen harira preso palestinarrei laguntzeko sare baten beharra ikusi zen.

Pasa den larunbatean, Samidoun Euskadik bere sare sozialetik jakinarazi zuen Israeleko ministeritzak Albares espainiar Kanpo Ministroari gutun ofiziala idatzi ziola, poliziak haien ekitaldiak debekatu ditzan. Gertakari hauen aurrean zera adierazi zuen preso palestinaren aldeko antolakundeak: “Ez dute permititu nahi Palestinar Erresistentzia lotsa eta konplexurik gabe defendatzen dugunok geure adierazpenak aske egin ditzagun”.

Gutuna urtarrilaren 25ean bidali zuen Israelgo Ministeritzak eta hainbat kolektibo seinalatzen zituen: Samidoum, PFLP, edota Palestinako Bide Iraultzaileraen Aldeko Mugimendua besteen artean. Gutunean, Israelgo ministroak gogorarazten zuen Palestinaren Askapenerako Fronte Palestinarra (FPLP) «erakunde terrorista palestinar aktiboa» dela, eta Israelek eta mendebaldeko beste herrialde batzuek, EBk eta Espainia berak barne, halakotzat onartzen dutela. Honi jarraipena hemanez«FPLPk eta haren ordezkariek argi eta garbi ari direla jarduten Espainian» gehitzen du eta hau “inolako ondoriorik gabe” gauzatzen uztea leporatzen dio Espainiako Gobernuari. Amichai Chikli ministroak Samidoun taldeari buruz ere ohartarazi du Espainian manifestazio eta ekitaldi publikoak deitu dituztela, «nahiz eta bere lotura terroristak publikoak izan eta dokumentatuta egon». Ministroak adierazi duenez, talde horretako buruzagiek «publikoki aldarrikatu zuten juduen aurkako bultzada eta terrorismoaren babesa, biak Espainiako Zigor Kodean tipifikatutako delituak, berriz ere haien aurkako ondoriorik gabe». Azkenik, Masar Badil, Palestinako Bide Iraultzailearen Mugimenduaren kideari dagokionez, gutunak dio Espainian ere duela presentzia, eta «publikoki babestu» duela «urriaren 7ko sarraskia», baita «Israeli eta sionismoari Hamasek egindako ankerkerien buru izatea leporatu» ere.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal