lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fM4M

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

28/12/2018 :: Nafarroa

Sobre los debates entorno al Gaztetxe Maravillas en el Parlamento de Navarra

x Maravillas Gaztetxea
Queremos denunciar el cinismo y la soberbia con la que algunos políticos del Gobierno han dado su versión de los hechos

Hurrengo hitzen bitartez pasaden astelehenean, abenduaren 18an, nafar parlamentuan Nafar Gobernuak eta zenbait alderdi politikok zabaldu zituzten deklarazioen inguruko balorazioa luzatu nahiko genuke:

Lehenik eta behin, gertakarien errelatoa egiterakoan, Gobernuko zenbait kideen zinismo eta harrokeria salatu nahiko genuke, hauen ibilbidea faltsutuz, hustutze egunean eman ziren egitate gehienak ezeztatuz eta Maravillas Gaztetxearen proiektua karikaturizatuz aritu baitziren.


Rozalejo Markesaren jauregian sartu bezain pronto auzi penal bat ireki zen 5 pertsonen kontra. Hauen eta Nafar Gobernuaren artean bitartekaritza prozesu bat eman zen 2018ko apirila eta maiatza artean adostutako konponbide bat bilatzeko asmoarekin, honela, jaiotzen ari zen proiektua jasan zezaken errepresioaren ondorioz hil ez zedin. Hala ere, Geroa Baik adostutako konponbide bat ezinezkoa izan zela baieztatzen du inongo lotsarik gabe. Ez da izango ba egindako bilera guztietan luzatu ziren proposamen gutxiengatik. Soilik eraikinetik ateratzen baginen eta eragindako ustezko kalteak ordaintzen bagenituen gurekin hitz eginen zutela aitzakitzat jarriz proposamen guzti-guztiak errefusatuak izan ziren. Espazio bat birgaitu eta hau herriaren erabilpenerako atontzea kalteak sortzea izango balitz bezala. Estatuaren errepresio eta biolentziaren mehatxupean akordio bat lortzea posible izango balitz bezala. Konponbidearen bilaketan tematu ginen hala ere, Gobernuak elkarrizketa prozesua itxi zuen arte.


Honekin asetu ez, eta Uxue Barkos eta Maria Solanak abuztuaren 15eko asteazkenean proposatutako bilera bati uko egitea leporatzen zaigu. Arrazoi hau baliatuz saiatu egiten dira bi egun geroago estatuaren indar errepresiboak burutu zuten hustutze bortitza zuritzen. Ez ginen inongo momentuan elkarrizketara itxi, hori izan zen gure borondatea lehen momentutik eta hala helarazi genuen aurreko hilabetetan zehar. Data eta ordu aldaketa bat proposatu zitzaien, ez kapritxoagatik, bilerarako proposatu zen egunean Maravillas Lambertoren omenaldia, gure proiektuari izena ematen dion pertsonaren omenaldia burutzen genuelako baizik. Gutxi balitz Gaztetxeak denbora behar zuen bere posizioa zein izango zen adosteko. Gobernuak abuztuaren 17an bilera ospatzearen proposamenari entzungor egin zion eta egun horretan bertan hustutzea agindu egin zuen. Kointzidentzia bitxia…


Esan bezala abuztuaren 17an Maravillas Gaztetxea indarrez eta bortizki hustu egin zuten, egun, gertaera horiengatik 22 pertsona auziperatuta egonik, posible izanda ere hauei 5 adingabeko gehitzea (osotara 27 errepresaliatu). Gainera, hustutzea ematen ari zen momentuan atxilotze irregular bat eman zen poliziaren partetik. Atxilotutako pertsona ez zuten sikiera komisaldegira eraman eta gaur egun kartzelan sartzeko arriskuan egon daiteke lesioak, atentatua, erresistentzia eta desobedientzia eskatzen baitiote. Gobernuak ordea pasaden abuztuaren 17an eman zen hustutzea lasaia, proportzionala eta baketsua izan zela mantentzen jarraitzen du. Kalean eman ziren kargen zaurituak, ospitaleratutako bi pertsona eta bizitako beldur eta ikara momentuak kontrakoa diote. Honen froga dira zabaldutako hamaika argazki eta bideo eta gure eskuan ditugun mediku parteak. Nafar Gobernuaren bertsioa ez da mantentzen, ez zen baketsua, ez lasaia, ez ordenatua izan. Kapitalaren instituzioek agindutako eta armen eta bortizkeriaren bitartez inposatutako hustutzea izan zen.


Egoeraren larritasunarengatik ez balitz, barrezka egonen ginateke UPNk Nafar Gobernuaren partetik hustutzearen “txibatazoa” jaso genuela esaten duenean. Gainera gure aurpegian barre egiten dute galdetuz ea ormigoizko bidoi batean loturik lo egitea gogoko dugun. Inori ez zaio errepresioaren zapore garratza dastatzea gustatzen, are gehiago erresistentzia pasiboa burutuz inmobilizaturik egonda, kolpatuak eta irainduak izan gaitezkeela jakinda. Dena den eta abesti ezagun batek dioen moduan, zerbaitengatik negar egitera ikasten denean hau defendatzera ere ikasi egiten da. Hau ez da inoiz Nafar burgesiaren usteldutako bihotzetara iritsiko.


Jakina den moduan Gaztetxearen hustutzea gure buru gainean genuen eraikin bat herriaren eskuetara itzultzeko okupazioa erabili genuen momentutik. Askotan errepikatu genuen bezala erabaki honek espazioaren defentsaren beharra zekarren berarekin. Ez dugu ezer izkutatzen, espazioa berriz ere defendatuko dugu eskura ditugun tresna guztiekin.


Zenbaitetan gure belarrietara iritsi da eraikinetik kanporatuak izandakoan, orduan, auzoaren beharretan errealki eragingo duen espazio bat eraikitzen hasteko aukera egonen zela. Ez al da auzoaren erdigunean pertsona orok parte hartu ahal duen espazio bat eskutan izatea auzoaren beharretan eragitea? Gela ugari dituen eta bertan, burokrazia instituzionalaren menpe egon gabe, hamaika ekimen burutzeko aukera izatea ez al da auzoaren beharretan eragitea? Auzo dinamika guztietan parte hartzea ( Jai Batzorde, Plazara, AZ Ekimena, Bizitzeko Alde Zaharra, …) ez al da auzoaren beharretan eragitea? Ez al dute, diruak eta gutiziak itsututa dituen horiek, auzoan eragitea mozkinak irabaztearekin nahasten?


Ez da amarru guzti hauek jasotzen ditugun lehen aldia. Zalantzarik gabe hauetariko asko gure proiektua infantilizatzera bideratuak daude, Maria Solanak Maravillas Gaztetxeak proiekturik duen galdetzen duenean adibidez. 500 ekimenetik gora burutzea (hitzaldiak, antzerkiak, kontzertuak, umeentzako jarduerak, jardunaldi kulturalak, …) antza denez proiektua ez izatea da. 20 urtez hutsik egon den eraikin gris bat bizitzaz betetzea proiekturik ez izatea da. Eraikinaren birgaitzea eta honekin memoria historikoari egin zaizkion keinuak proiekturik ez izatea da. Langileen arteko elkartasun dinamiken artikulazioak edota gazteriaren autoantolaketaren indartzea proiekturik ez izatea da. Geroa Bairentzat, bere zinegotzi batek tristeki adieraztera eman zuen bezala, hau guztia “Kalimotxoaren iraultza” omen da. Bai, Geroa Baiko jaun-andreok, proiektua dugu eta inoiz baino bizirik dago. (Elikagai bankua, jantoki soziala, Herri Palestra, Ikasgelak, zirku tailerra, zinea, serigrafa, taberna, …). Susmoa dugu, ala ere, proiekturik ez dugula salatzen duzuenean, benetan esan nahi duzuena Maravillas Gaztetxean artikulatzen den proiektua zuen interesen kontrakoa dela. Hala da, Maravillas Gaztetxea murgilduta ikusi nahi gaituzuen salgaien, esplotazioaren eta indibidualismoaren erreinuaren kontrakoa da. Natura birrintzen dituen eta zuek eraikitzen ari zareten makroproiektuen kontrakoa da, zuen planteamendu ekonomikoak oinarritzen diren langile esplotazioaren kontrakoa da, gure auzoa itotzen ari zareten negozioen inbasioaren kontrakoa da, Unzu makro hostelaren inposaketaren kontrakoa da, …


Ezer ez aldatu nahi dutenen pentsaera meharretan, parlamentuaren eta legeen bitarteko ekintza balio du soilik. Ekimenek legeak gainditzen ez dituzten bitartean ez da inongo arazorik emanen. Baina arazoa legea bera da. Zilegiak ez diren eta bidegabeak diren legeak dira, hauek, borrokatzen ditugun gutxieneko esplotatzaile batzuen etekin eta interesak babesteko pentsatuak baitira. Horregatik, proiektua bermatzeko eta honekin gure auzo eta bertako langileen interesak defendatzeko helburuarekin desobedientziaren bidea hartu zuen Gaztetxeak.


Gaur, inoiz baino ozenago, Maravillas herriarena da, Maravillas Alde Zaharrean bizi da eta Maravillas eutsiko du.

_________________

Mediante estas palabras queremos trasladar nuestra refeeiin en torno a las declaraciones y valoraciones realizadas por algunos grupos políticos y por el Gobierno de Navarra en sede parlamentaria el pasado lunes 18 de diciembre.


En primer lugar, queremos denunciar el cinismo y la soberbia con la que algunos políticos del Gobierno han dado su versión de los hechos, falseando la trayectoria de los acontecimientos, negando gran parte de los hechos ocurridos el día del desalojo y caricaturizando el proyecto del Gaztetxe Maravillas.


Nada más entrar al Palacio Marqués de Rozalejo nos vimos sumidos en una causa judicial contra 5 personas las cuales tomaron parte en las mediaciones con el Gobierno de Navarra entre abril y mayo de 2018 para intentar buscar una soluciin acordada y evitar así que la represiin matara el proyecto que estaba naciendo. Aun así, Geroa Bai tiene la desfachatez de decir que el proceso de mediaciin abierto con el Gobierno para llegar a una soluciin acordada no llegi a buen puerto. No será por todas las propuestas que reiteradamente fuimos haciendo reuniin tras reuniin, propuestas todas ellas desechadas bajo el único argumento de que solo hablarían si abandonábamos el edifcio y pagábamos los desperfectos ocasionados durante los meses de vida que tenía el Gaztetee. Como si rehabilitar un espacio y acondicionarlo para el uso popular fuera causar desperfectos. Como si consensuar un acuerdo bajo amenaza de represiin y violencia por parte del Estado fuera posible. Aun así, lo intentamos hasta que el Gobierno dio carpetazo al diálogo.


No contentos con ello, se nos acusa de haber rechazado la reuniin propuesta por Ueue Barkos y Maria Solana para el miércoles 15 de agosto y en base a ese preteeto, pretenden justifcar el violento desalojo perpetrado dos días después a manos de los cuerpos represivos del Estado. En ningún momento nos negamos al diálogo, es más, esa era nuestra frme voluntad como así veníamos manifestándolo desde hacía meses. Simplemente se les propuso un cambio de día y de hora para que no coincidiera con el homenaje a Maravillas Lamberto que teníamos preparado desde hacía tiempo, acto con una relevancia muy especial para el proyecto, ya que nuestro nombre parte de esta fgura a la cual quisimos rendir homenaje y para que el Gaztetee tuviera el tiempo sufciente como para acordar una postura. El Gobierno no quiso ni siquiera escuchar nuestra propuesta, que consistía en mover el día de la reuniin al viernes 17 de agosto, día del desalojo. Eetraña coincidencia …


Efectivamente, el 17 de agosto el Gaztetxe Maravillas era desalojado por la fuerza con una gran violencia, saldándose con una cifra de 22 encausados, además de 5 menores a los cuales les pueden acusar de cometer un delito (quedando la cifra en 27 represaliados). Además, en el transcurso del desalojo se produjo una detenciin irregular donde ni siquiera hubo trasladado a comisaría. Actualmente le piden cargos de lesiones, atentado, resistencia y desobediencia que podrían conllevar el ingreso en prisiin de esta persona. Aun así, el Gobierno sigue manteniendo que el desalojo producido el pasado 17 de agosto fue tranquilo, proporcional y pacífco. Sin embargo, las decenas de heridos en las cargas policiales, las dos personas hospitalizadas y los momentos de terror y pánico que protagonizaron las fuerzas represivas, dicen todo lo contrario. Y prueba de ello son los centenares de fotos, varios partes médicos, así como numerosos vídeos registrados ese día que atestiguan y desmienten la versiin del Gobierno. Ni fue pacífco, ni ordenado ni tranquilo, sino todo lo contrario. Un desalojo impuesto por las armas y la violencia de las instituciones del Capital.


Si no fuera por lo grave que es la situaciin, nos entraría la risa al oír a UPN cuando acusa al Gobierno de dar un “chivatazo” al Gaztetee avisándonos de que íbamos a ser desalojados, y encima se nos ríe a la cara preguntando si es que nos gusta dormir con un bidin de hormigin atado en el brazo. A nadie le gusta sufrir el amargo trago de la represiin y menos aun a sabiendas de que al permanecer inmovilizados en actitud de resistencia pasiva, podemos ser golpeados y humillados. Aun así y como dice una conocida canciin, cuando se aprende a llorar por algo, también se aprende a defenderlo. Algo que a los podridos corazones de la burguesía navarra no les entrará jamás.


Como es sabido, el desalojo del Gaztetee planeaba sobre nuestras cabezas desde el minuto uno que decidimos okupar el edifcio para devolverlo a manos del pueblo, y esa decisiin traía consigo la defensa del espacio a toda costa, como habíamos dicho públicamente en reiteradas ocasiones. No tenemos nada que esconder y volveremos a defenderlo si es preciso.
Hemos tenido que soportar en nuestros oídos las palabras que decían que cuando fuéramos desalojados, se podría construir un espacio que revertiera verdaderamente sobre las necesidades del barrio. ¿Es que acaso disponer de un espacio en el corazin de Alde Zaharra abierto a la participaciin de todo el mundo, no revierte en el barrio? ¿Es que acaso disponer de varias salas donde realizar todo tipo de actividades sin tener que sufrir la burocracia institucional, no revierte en el barrio? ¿Es que acaso participar en todas las dinámicas populares y vecinales (Jai Batzorde, Plazara, AZ Ekimena, Bizitzeko Alde Zaharra, …) no es revertir en el barrio? ¿No será que, para los amantes del dinero y la codicia, revertir en el barrio signifca que produzca benefcios?


No es la primera vez que tenemos que soportar esta cantidad increíble de artimañas, muchos de ellas con un claro objetivo de infantilizaciin del proyecto, como la pregunta que lanza al aire Maria Solana sobre cuál es el proyecto que tenemos en Maravillas Gazteteea, si es que tenemos proyecto alguno. No será por las más de 500 actividades de toda índole (charlas, teatros, conciertos, actividades para niños, eventos culturales, …), ni por la vida que hemos dado a un espacio abandonado y en desuso desde hacía 20 años. No será por la rehabilitaciin hecha al edifcio, con guiños a la memoria histirica. No será por la articulaciin de dinámicas de solidaridad entre trabajadores o de fortalecimiento de la autoorganizaciin juvenil… Para Geroa Bai, parece ser que no tenemos proyecto alguno en Maravillas, que simplemente, somos la Revoluciin del Kalimoteo como tristemente dijo una concejal. Si, señores y señoras de Geroa Bai, tenemos proyecto y está más vivo que nunca (Banco de Alimentos, Comedor social, Gimnasio Popular, Salas de estudio, taller de circo, cine, serigrafa, taberna, …). Pero intuimos que cuando nos acusáis de no tener proyecto, lo que en verdad queréis decir es que el proyecto que se articula en el Gaztetee Maravillas es contrario a vuestros intereses. Porqué sí, es contrario al reino de la mercancía, eeplotaciin e individualismo a la que nos queréis sumir. Es contrario a los macroproyectos destructores de la naturaleza que estáis construyendo, es contrario a la eeplotaciin laboral de la que hacéis gala en vuestros planteamientos econimicos, es contrario a la invasiin de negocios en la que estáis ahogando nuestro barrio, es contrario a la imposiciin del macrohostel de Unzu, …


En las estrechas mentes de los que no pretenden transformar nada, solo cabe la acciin en la ley y el parlamento. Y si las actuaciones se adecuan a la ley, aquí no hay


ningún problema. Pero es que precisamente la ley es el problema. Es precisamente una ley injusta e ilegítima, fabricada para defender los intereses y benefcios de una minoría eeplotadora contra la que combatimos. Es por eso que el Gaztetee tomi el camino de la desobediencia para garantizar el proyecto y con él, las necesidades de nuestros barrios y sus trabajadores.
Hoy más que nunca, Maravillas es del pueblo, Maravillas vive en Alde Zaharra y Maravillas resistirá.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fM4M

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal