Su eten “faltsua” salatu du Palestinarekin Elkartasunak
Palestinako Herriarekiko Elkartasunaren Nazioarteko Egunean, ehundaka pertsona mobilizatu dira Euskal Herrian.
Asteburuan, hainbat mobilizazio izan dira Euskal Herriko hiriburuetako eta zenbait herrietako kaleetan, “Su-eten faltsuaren aurrean, Palestinar Erresistentzia aurrera” lelolotzat hartura.
Su etena sinatu eta ia bi hilabetera, Israelek baldintzak lehen unetik urratu dituela salatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak. Izan ere, bonbardaketak, erailketak eta blokeoak mantendu ditu Israelek, ia 500 palestinar erail eta milaka zauritu eraginda. Gainera, “Zisjordanian 1.300 etxebizitza eraikitzeko plana aurkeztu du gobernu sionistak eta inpunitate osoz” tortura kasuek biderkatzen jarraitzen dutela gogoratu dute, baita palestinarren aurkako heriotz zigorra legeztatu nahi duela ere. “Hau da sionistek AEBen eskutik eta Mendebaldeko agintarien konplizitatearekin su eten gisa saldu nahi digutena”.
Plataformak adierazi dutenez, Trumpen plana deiturikoak “garbiketa etnikoa” mantentzea du helburu, israeldarren erasoak baimendu eta estaltzen baititu eta palestina erresistentzia ez erantzutera derrigotzen duelako. Hori horrela, “sarraskiaren ala pixkanakako genozidioaren artean” aukeratu behar dute palestinarrek.
![]()
78 urte bete dira NBEk partizio plana onartu zuenetik eta bi estatuen irtenbidea “faltsua” izan zela inoiz baino argiago ikus daitekeela nabarmendu dute hizlariek, “Israel legitimatzeko eta palestinar herria zokoratzeko trikimailua baino ez da izan. Soluzioa beharrean, arazoaren iturria da”. 1947an lurren %56 jaso bazuten sionistek, egun lurralde osoaren %80 baino gehiago kontrolatzen dute eta Zisjordanian anexio plan berriak onartu dituzte. Are gehiago, sionistek “konplexurik gabe” adierazi dute haien asmoa “garbiketa etnikoa gauzatzea” dela, palestinarrei bi aukera emanez: alde egitea ala hiltzea.
Bukatzeko, Israelen desegitea aldarrikatu dute, “proiektu sionista existitzen den bitartean ezingo baita Palestina askerik izan”. Horregatik, Plaestina historiko osoaren dekolonizazioa eskatu dute, “ibaitik itsasora”, eta su eten “faltsuak” desmobilizazioa helburu duela jakitun, herri palestinarraren eta bere erresistentziaren alde mobilizatzen jarraitzeko eskatu dute, konplizeen aurka ere eginez harreman oro eten arte.
(Irudiak:Palestinarekin Elkartasuna)







