lahaine.org

compartir

                              

Dirección corta: http://lahaine.org/fK2L

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

06/03/2018 :: Nafarroa

Sustrai NO acudirá a la Ponencia de movilidad del Parlamento

x Sustrai Erakuntza
¿Para qué sirve una Ponencia de movilidad si las decisiones están tomadas desde el primer día de la legislatura?

[Euskara]

Sustrai EZ da joanen Parlamentuaren Mugikortasunerako Batzordera

Nafarroako Parlamentuak, zehazki Mugikortasunerako Batzorde Txostengileak, Sustrai Erakuntza gonbidatu du egiten ari omen diren saio batean parte hartzeko. Sustrai Erakuntzak adierazi nahi du ez duela parte hartuko aipatutako Batzorde horretan. Erabaki honen arrazoiak dagoeneko Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdi Olaizola jaunaren zein Sustapen Ministro Iñigo de la Sernaren ahotik entzuten ari gara behin eta berriz.

Zertarako balio ote du Mugikortasunerako Batzorde batek erabakiak hartuak izan badira Legegintzaldi honen lehen egunetik eta urratsez urrats burutzen ari badira, batzuetan publikoki, eta besteetan, pribatuki? Ez da Sustrai Erakuntza esanen duenik Parlamentuaren Ponentzia asko helbururik gabeko tramite hutsak baino ez direla.

Legegintzaldi honen hastapenetan, 2015eko uda aldera, Nafarroan behar dugun tren ereduaren inguruko Akordio Programatikoaren zehaztugabetasuna ikusita, Sustrai Erakuntzak ahaleginak eta bi egin zituen Parlamentuan martxan jartzeko “Batzorde Txostengile bat tren ereduari buruz”.
Asmoa ondokoa zen: Batzorde hau tresna tekniko, politiko eta soziala bihurtzea alde batetik, egungo tren ereduaren diagnostikoa egiteko (pertsonak zein merkantziak) eta bestetik, aukera eta alternatiben inguruan hausnartu egungo eredua eraginkortasunez hobetzeko.

Sustrai Erakuntzaren helburu zehatza zen (eta da) trena bilakatzea nafarrentzako garraio eredu publiko eta sozialaren muina.
Proposatzen dugu aztertzea nola sustatu trena eskuragarriago, erabilgarriago, ekonomikoago eta moldakorragoa izan dadin. Azken finean, trenaren aldeko apostu irmoa egin etorkizunerako gakoa delakoan.

Hau guztia lortzeko hainbat perspektiba kontuan hartu behar dira: errentagarritasun ekonomikoa, ingurumen eragina, interes soziala, genero perspektiba, motxila energetikoa, lurralde orekaren hobetzea... Horretarako, gure planteamendua asmo handikoa zen: bide orria marraztu gai nagusiak identifikatu eta aztertzeko, eta horrekin batera, adituak ekarri horien inguruan hausnartzeko. Ezinbestez prozesu hau derrigorrezko oinarria zen geroxeago erabaki politikorik onenak hartu ahal izateko.

Garai hartan jakinarazi zen Geroa Bai alderdiak uko egiten ziola Batzordea osatzeari, tren ereduari buruz eztabaidatu nahi ez zuelako.

Hilabete batzuk beranduxeago, 2015eko udazkenean, Nafarroako Gobernuak, munduko 100 herrialdeekin batera, akordio bat sinatu zuen gasen isurketa %80an murrizteko 2050erako.
Dakigunez, garraioa da energiaren erabilera gehien handitu duen sektorea azken urteotan, eta denon artean ordaintzen dugun energiaren kostu ekonomikoaren erdia suposatzen du. Nafarroako Gobernuak hitzeman zuen, publikoki eta nazioartean, isurien %80 murrizteko, eta ondorioz, garraioa konpromezu honen jomuga bihurtu beharko zen.
Horregatik, Sustrai Erakuntza beste behin ere saiatu zen “mugikortasunerako ereduari buruzko Batzorde” bat eratzea, eta hori errazte aldera, “trena” madarikatutako hitza kendu egin genuen.

Batzordea onartu egin zen eta ofizialki eratu, Carlos Couso (Ahal Dugu) presidente izendatuz. Sustrai Erakuntza Fundazioak alderdi politiko ezberdinei helerazi zien bide orri baterako proposamen/zirriborro bat hainbat gai eta perspektiba jorratzeko, aldez edo moldez erakutsiz gure jarrera elkarrekin lan egiteko positiboki.

Harrezkeroztik hilabeteak eta hilabeteak joan dira eta Mugikortasunerako Batzordea geldirik egon omen da. Eta omen diogu Sustrai Erakuntzak ez baitu horren berririk izan. Halako batean komunikabideen bidez enteratu egin ginen Mugikortasunerako Batzorde horretara joan egin zen lehen pertsona Garapen Ekonomikorako Manu Ayerdi Olaizola jauna izan zela.

Fundamenturik gabeko egoera hau gertatu bitartean, egungo Nafarroako Gobernuak jarraitu egin du aurrerapausoak ematen, batzuentzat Abiadura Handiko Trena eta besteentzat Prestazio Handiko Tren bera, bultzatzeko.
Izan ere, Proiektu hau lau zatitan antolatuta dago, eta burokratikoki bada ere, laurak martxan daude jadanik. Hau marka hau!, kontuan hartzen badugu proiektu zahar hau orain dela 20 urte inguru asmatu zen eta legegintzaldi honetan hainbat urte geldirik egon da.

Duela gutxi, eta zurrumurruen arabera (informazio gardena ez dagoenaren seinale) Mugikortasunerako Batzordeak bizkortu du bere jarduera.
Testuinguru honetan, Sustrai Erakuntzak jaso egin du gonbitea joateko, hori bai, korrika eta presaka eta ezagutu gabe orain arte jorratutakoa. Gauzak horrela, zeharka jakin izan dugu Batzordeak interes handia duela behin betiko txostena idazteko bi hilabete baino lehen.

Honek guztiak bat egiten du PNV-EAJ eta PPren arteko hainbat negoziazioekin. Ingurumari honetan, Sustapenerako Ministro Iñigo de la Sernak eta Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdi Olaizola jaunak iragarri zuten “ekimenen uholde bat” Nafarroan AHTren inguruan hemendik udara bitartean. Aldi berean, Nafarroako Gobernuak jarraitzen du garatzen eta ematen Sustapen Ministerioari AHT/PHTren proiektu konstruktiboak 330km/orduko trenetarako Olite/Tafalla aldean, Estatua eta Nafarroaren arteko Konbenioa AHT egiteko “hautsita” omen dagoenean...

Eta hainbeste kointzidentzia gutxi ez balitz, une honetan Nafarroako Gobernuak burokratikoki abian ditu AHT/PHTren zati guztiak.
Etxabakoitzeko AVE (Espainiar Abiadura Handia)ren geltokia falta da, garapen urbanistikoarekin edo gabe. Behar izanez gero, tren konbentzionalerako geltokia eginen dute, eta gero, iritsiko da AVErena...

Mugimendu guzti hauen erdian Mugikortasunerako Batzordea jarri da martxan.
Ez dakigu zeintzuk diren helburuak, zein den bide orria... Ez dakigu zergatik duten hainbeste presa bukatzeko orain arte geldirik izan dutenean. Ez dugu ezagutzen nork parte hartu duen eta zein txosten eskatu egin diren...

Hori bai, oso argi daukagu tren eredua, eta beraz, mugikortasunerako eredua, ez direla erabakiko Batzorde honetan.
Jakin badakigu legegintzaldi honetan “Aldaketa Klimatikoari aurre egiteko bide orria” eta “III Plan Energetikoa Nafarroa 2030” garatu egin direla eta Plan bietako inon ez da aipamen txikienik ere egiten Nafarroak behar duen tren ereduari buruz, mugikortasuna konponbidearen ezinbesteko protagonista delarik.

Bai, hauxe izan behar zen PSIS (Udalerrien gaineko Plan Sektoriala)en desagerpenaren legegintzaldia. Helburua hau lekutan geratu da.
Legegintzaldi honetan bi PSIS esanguratsuen helburuak beteko dira, Etxabakoitzeko eta Baztango Aroztegiakoa.

Sustrai ez da joanen Parlamentuaren Mugikortasunerako Batzordera. Konklusioak idatzita daude. Guk jarraituko dugu lanean astakeri hau geldiarazteko. Etorkizuna hemen dago, Prestazio Handiko Trena diru publikoa da pentsioak bezainbeste.

 

Nafarroa, 2018ko martxoak 4.

Sustrai Erakuntza Fundazioa

________________

[Castellano]

Sustrai NO acudirá a la Ponencia de movilidad del Parlamento

Desde el Parlamento de Navarra, en concreto desde la Ponencia de Movilidad, se ha invitado a la Fundación Sustrai Erakuntza a participar en una de las sesiones que, parece ser, se están realizando. Sustrai Erakuntza hace público que no acudirá a la mencionada Ponencia, las razones de esta decisión las están expresando nítidamente un día sí y otro también el Vicepresidente de Desarrollo Económico Sr Manu Ayerdi Olaizola y el Ministro de Fomento Íñigo de la Serna.

¿Para qué sirve una Ponencia de movilidad si las decisiones están tomadas desde el primer día de la legislatura y así se han ido ejecutando paso a paso, unos públicamente y otros en privado? No será Sustrai Erakuntza quien diga que muchas de las Ponencias del Parlamento son meros trámites sin un fin u objetivo definidos.

A principio de legislatura en verano de 2015, y viendo la indefinición del Acuerdo Programático en cuanto al modelo de ferrocarril que necesitábamos impulsar desde el Gobierno y la Sociedad Navarra, Sustrai Erakuntza intentó por todos los medios que se pusiera en marcha en el Parlamento una “Ponencia sobre el modelo de ferrocarril”.
El objetivo era convertir la Ponencia en una herramienta técnica, política y social para, en primer lugar, diagnosticar cual es la situación del modelo de ferrocarril actual (personas y mercancías) y en segundo lugar reflexionar sobre qué diferentes opciones y alternativas existen en cuanto a optimizar con eficacia el actual modelo.

El objetivo concreto de Sustrai Erakuntza era y es convertir el ferrocarril en la columna vertebral de un modelo de transporte público y social para todos y todas las navarras.
Propusimos analizar el ferrocarril con diferentes criterios, para que sea más accesible, más utilizable, más económico, más versátil.
En definitiva, hacer una apuesta seria a favor del ferrocarril como clave de la movilidad del futuro.

Para conseguirlo se han de conjugar todas las perspectivas posibles: análisis de rentabilidad económica, estudio de impactos ambientales, análisis de interés social, perspectiva de género, estudio de la mochila energética, mejora del equilibrio territorial, etc. Para esto, nuestro planteamiento era ambicioso, establecer una hoja de ruta detallando que cuestiones y temas son importantes analizar y luego tratar de traer las personas con conocimientos y formación técnica para que puedan analizar y reflexionar sobre todas estas cuestiones. Este proceso debiera ser la base para después poder tomar las mejores decisiones políticas posibles.

Según se trasladó, el partido político Geroa Bai se negó a aceptar dicha Ponencia, precisamente según parece, por no querer que se debata sobre el modelo de ferrocarril.

Meses después ya en otoño del 2015, el Gobierno de Navarra firmó un acuerdo con 100 regiones del mundo para reducir un 80% las emisiones de gases hasta 2050.
El transporte era y es el sector que más ha ido aumentando la utilización de energía a lo largo de los últimos años, representa casi la mitad del coste económico vinculado al uso de la energía que pagamos entre todos y todas. El Gobierno de Navarra se comprometía pública e internacionalmente a reducir un 80% las emisiones y, por lo tanto, el transporte se debería convertir en protagonista de este compromiso.
Por esto, Sustrai Erakuntza intentó de nuevo y por todos los medios que se pusiera en marcha esta vez al menos una “Ponencia sobre el modelo de movilidad”, por eso de que fuese aceptada no utilizando la palabra prohibida: “ferrocarril”.

La Ponencia fue aceptada y oficialmente se organizó nombrando a Carlos Couso (Podemos) como Presidente de la misma. La Fundación Sustrai Erakuntza hizo llegar a los diferentes partidos políticos una propuesta/borrador de hoja de ruta para organizar las diferentes temáticas y perspectivas a trabajar, además de trasladar por activa y por pasiva nuestra disponibilidad a trabajar conjuntamente en llevar este proceso de forma útil y positiva.

Después de muchos meses de silencio, parece que dicha Ponencia sobre movilidad estuvo inmovilizada, decimos parece porque Sustrai Erakuntza no ha tenido conocimiento, ni ninguna información al respecto. La noticia más trascendente que hemos recibido fue a través de los medios de comunicación, cuando nos enteramos que la primera persona que acudió a exponer en la Ponencia fue precisamente el Vicepresidente de Desarrollo Económico Sr Manu Ayerdi Olaizola.

Mientras todo este estado de dejación se sucedía y los meses pasaban, el actual Gobierno de Navarra iba dando numerosos pasos con el objetivo final de volver a poner en marcha el proyecto del conocido Tren de Alta Velocidad, como lo llaman algunos/as, o Tren de Altas Prestaciones, como lo llaman otros/as. De hecho el citado Proyecto se organiza en cuatro tramos y de una u otra manera, al menos a nivel burocrático, y ahora mismo han conseguido que los cuatro tramos estén en marcha. Un hecho único e histórico con este viejo proyecto que ya tiene prácticamente veinte años, y que al comenzar esta legislatura llevaba varios años paralizado.

Recientemente se han oído rumores, y así lo expresamos porque no hay información transparente, de que la Ponencia se ha puesto en marcha.
En este contexto, la Fundación Sustrai Erakuntza ha recibido una invitación a acudir, con prisas y sin conocer lo que se ha tratado hasta ahora. De este modo, únicamente se llega a conocer que quieren redactar el informe final de la Ponencia antes de dos meses.

Todo esto coincide en el tiempo con diferentes negociaciones entre el PP y el PNV. Un contexto en el que el Ministro de Fomento Íñigo de la Serna y el Vicepresidente de Desarrollo Económico Sr Manu Ayerdi Olaizola anunciaron “un aluvión de actuaciones” en materia TAV en Navarra de aquí al verano. A su vez, el Gobierno de Navarra sigue desarrollando y entregando al Ministerio de Fomento los proyectos constructivos del TAV/TAP para trenes a 330Km/h en la zona de Olite/Tafalla, ello a pesar de que el Convenio Navarra – Estado para realizar el TAV se supone roto…

Coincide con un momento en el que el Gobierno de Navarra ya tiene en marcha burocráticamente todos los tramos del TAV/TAP. A falta de concretar la estación del AVE (Alta Velocidad Española) en Etxabakoitz, sea con su desarrollo urbanístico o incluso sin él, con AVE o sin él.
Si hace falta primero se hace solo para el tren convencional y después ya llegará el AVE…

En este contexto, finalmente se ha puesto en marcha la Ponencia, y no sabemos cuáles son sus objetivos, cuál es la hoja de ruta… No sabemos por qué tanta prisa en cerrarla, si la han mantenido paralizada durante más de media legislatura. No sabemos quién ha acudido, qué informes se han solicitado...

Lo que si sabemos es que el modelo de ferrocarril, y por lo tanto el modelo de movilidad, no se decide en esa Ponencia.
Sabemos que en esta legislatura se han desarrollado la “Hoja de Ruta de lucha frente al Cambio Climático” y “III Plan Energético Navarra Horizonte 2030”, y sabemos que ninguno de los dos menciona mínimamente qué modelo de ferrocarril necesitamos en Navarra, siendo la movilidad una de las protagonistas de la solución.

Esta iba a ser también la legislatura en la que desapareciera la figura del PSIS (Plan Sectorial de Incidencia Supramunicipal). Sin embargo precisamente se va a convertir en la legislatura en la que se desencajen y se faciliten los fines de dos PSIS muy significativos, el PSIS de Etxabakoitz y el PSIS de Aroztegia (Baztan).

Sustrai no acudirá a la Ponencia de movilidad del Parlamento. Las conclusiones de la Ponencia están escritas.
Seguiremos trabajando para evitar este despropósito. El futuro está aquí, el Tren de Altas Prestaciones es dinero público al igual que las pensiones.

 

En Navarra, a 4 de marzo del 2018.

Fundación Sustrai Erakuntza

compartir

                              

Dirección corta: http://lahaine.org/fK2L

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal