lahaine.org
Nafarroa :: 01/11/2023

Tafallako Udalak(EH Bildu) ezetza heman dio euskera sustatzeko bizilagunen eskaera bati

La Haine - Euskal Herria
Udalako plantilaren artean 137 langiletik bakarrik 4 dakite euskeraz eta bizilagun talde baten arabera ez da bermatzen administraziari euskaraz zuzentzeko eskubidea.

Tafallako Administrazioan Euskaraz Taldea jakinarazi duenez duela gutxi kexa bat jarri zuten Arartekoan eta, gaia aztertu ondoren, gomendio hau egin zioten Tafallako Udalari (Q23/73 espedientea): "Har ditzala beharrezko neurriak herritarrek administraziora euskaraz jotzeko duten eskubidea bermatzeko" (2023-4-28). Egun hauetan ezagutu dute Tafallako Udalaren erantzuna. Ez du gomendioa onartu. Bere errealitate soziolinguistikoaren arabera herritarrek administraziora euskaraz jotzeko duten eskubidea bermatuta dagoela dio, euskara-teknikariak itzulpen-lanak egin ditzakeelako.

Era berean talde honek salatu duenez 2017an, Nafarroako 43 udal eremu mistoan sartu ziren arren, besteak beste, Tafallakoa, horrek ondorio praktiko gutxi ekarri ditu.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal