lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fP8K

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

28/11/2019 :: Nacionales E.Herria

'Toca defender el Gaztetxe y no retroceder frente al autoritarismo del Ayuntamiento del PNV-PSOE'

x Laudioko Gaztetxea
Hace un mes recibimos mediante carta una orden de desalojo sobre el Gaztetxe de Laudio de parte del Ayuntamiento de Laudio

[Euskara]

Orain dela hilabete bat Laudioko Udalaren eskutitza jaso genuen urtarrilean Gaztetxea desalojatzeko aginduarekin. Azaroaren 18an, Udalarekin bildu ginen eta eskutitzeko agindua berretsi zigun. Urria hasieran Laudioko Lamuza Parkeko obrak hasi ziren eta obra horiek Laudioko Gaztetxeari eragingo diote bertan aurkitzen baita. Egun, obren inguruan oso informazio gutxi dugu, aspaldi eta informalki jasotakoa bakarrik. Lehenengo obra honetan urtebetez Kultur Etxeko teilatuak eta beirateak aldatzen arituko omen dira. Denbora tarte horretan, Gaztetxea desalojatzeko agindua eman digute, eta gainera, Udalak, egindako bileran argi utzi zigun ez digula bermatuko bertara berriz bueltatuko garenik. Are gehiago, obrek iraungo duten tarte horretarako ere ez digute ezer eskaintzen, 18 urte eta gero, egun batetik bestera kalean utziko gaituzte. Beraz, defendatzen ez badugu Laudioko Gaztetxea urtarrilean 7an desalojatua izango da. Hau ordea, ez da kolektiboki eta elkarlanean aritzen den eragile baten aurkako EAJk eta PSOEk osatzen duten udalaren lehenengo erasoa. Udan, beste hainbat eragileekin batera osatzen dugun Txosna Batzordearen aurka oldartu baitzen udal autoritario hau eta horrek legeagintaldi honen norabidea argitu zigun.

Laudioko okupazio mugimenduaren historia luzea da, aspalditik datorrena eta gaur egun bi espazio nagusi izatea ahalbidetu duena, biak 2001ekoak: Laudioko Gaztetxea eta Orbeko Etxea hain zuzen ere. Urkijoko Markesen kapera zaharra Laudioko Gaztetxea izan da azkeneko 18 urte hauetan. Hasiera batean, okupazio mugimenduaren eskaerei erantzunez udalak kapera zaharra kontratu bidez utzi zion Gazte Asanbladari, baina kontratu hori 2005etik iraungita aurkitzen da. Laudioko Gazte Asanblada izan da denbora horretan autonomia osoz espazio horren kudeatzaile nagusia, beste eragile batzuen laguntza eta elkarlanarekin batera. Laudioko Gaztetxea belaunaldiz belaunaldi gazte eta ez hain gazteen topaleku izan da, komunitate politiko sendo bat egikarituz eta erreferentzia handi bat irabaziz. Hainbat izan dira burutako ekimen eta ekintzak gazteriaren despolitizazio egoera antolakuntza erraminten bitartez gainditzeko: hitzaldiak, jardunaldiak, tailerrak, mintegiak... Hortaz gain, azken urteetan Laudioko Gaztetxea maila nazionaleko zenbait ekimenentzat azpiegitura garrantzitsua izan da.

Berriz ere Aiaraldea albiste dugu. Krisiak gogor kolpatu du eskualdea eta 2019 hau bereziki. Uztailean gazte bat eraila izan zen Tubacex enpresan, handik hilabete batzuetara bigarren langile bat; eskualdeko hainbat lantokietan kaleratzeak: Artiach eta Berriako langileen mobilizazioak; eta batez ere, egunerokoan pairatzen dugun bizitzaren proletarizazio latza. Gertakizun hauek guztiak ezin dira era isolatuan ulertu, ezta gaztetxearen desalojoa ere. Ofentsiba kapitalista baten aurrean aurkitzen gara, zeinetan langileon interesen aurkako eraso bortitzak gauzatzen ari diren, soilik klase borroka terminoetan kokatu daitezkeenak. Horregatik Gaztetxeen garrantzia, kapitalari eta instituzio autoritarioei espazioak birjabetzea eta langileon mesedetara jartzea etorkizun beltz honi aurre egitea delako. Era berean, behar beharrezkoak dira Erraki bezalako babes sareak, bakardadearen inpotentzia gainditu eta elkartasunaren bitartez indartzen gaituztelako.

Hau guztia dela eta, dei egiten dizuegu abenduaren 4an 18.30etan Gaztetxe aurrean burutuko dugun agerraldira. Herri honek gaztetxe baten beharra du gazte langileon interesei erantzuteko eta antolakuntza gaitasunak indartzen jarraitzeko. Gaztetxea defendatzea eta EAJ-PSOEk osatzen duten udal autoritarioaren aurrean tinko mantentzea dagokigu, ez baitugu onartuko militantzia politikoaren aurkako inolako erasorik, ezta guk gestionatzen ditugun espazioen aurkako erasorik ere.

GORA LAUDIOKO GAZTETXEA!

___________________

[Castellano]

Hace un mes recibimos mediante carta una orden de desalojo sobre el Gaztetxe de Laudio de parte del Ayuntamiento de Laudio. El lunes, día 18, nos reunimos con el ayuntamiento donde se nos ratificó dicha orden. A principios de octubre comenzaron las obras del Parque de Lamuza, lugar donde se encuentra el Gaztetxe. A día de hoy, no disponemos de información sobre las obras, mas allá de cierta información que recibimos de manera informal hace ya tiempo, donde nos indicaban que en un principio cambiarían los tejados de la Casa Cultura y los ventanales. La orden que hemos recibido del Ayuntamiento es clara: durante un año debemos desalojar el Gaztetxe, sin ninguna propuesta al respecto, y sin una posible vuelta al finalizar las obras. Después de 18 años, el 7 de enero nos encontraremos en la calle, si no defendemos el Gaztetxe, frente a este ayuntamiento autoritario. Este en cambio, no es el primer ataque del Ayuntamiento del PNV-PSOE contra un movimiento que se basa la acción conjunta y en la mutua colaboración. En verano, para dejar clara la dirección autoritaria de la nueva legislatura, el objetivo fue el Txosna Batzorde en el cual participamos en colaboración con otros grupos.

La tradición del movimiento de ocupación en Laudio es larga, viene de lejos, y ha hecho posible que a día de hoy coexistan dos espacios importantes, ambos desde el año 2001: Orbeko Etxea y el Gaztetxe de Laudio. Lo que en su momento fue la antigua capilla de los Marqueses de Urquijo, durante los últimos 18 años ha servido de Gaztetxe en Laudio. Si en un principio, gracias a esta historia se consiguió una cesión del local, el contrato de cesión lleva caducado desde 2005 y la Gazte Asanblada de Laudio ha sido, con total autonomía la principal gestora del espacio, siempre con la ayuda y colaboración de otros colectivos. El Gaztetxe de Laudio ha sido durante estos últimos 18 años sitio de encuentro de una gran parte de la juventud y de los no tan jóvenes de Laudio, ganándose una referencialidad bastante importante y construyendo una fuerte comunidad política. Muchas han sido las actividades y eventos organizados durante estos años para hacer frente a la despolitización de la juventud mediante herramientas organizativas como charlas, jornadas, talleres y seminarios. Además, el Gaztetxe de Laudio ha servido como infraestructura para diversos encuentros de carácter nacional.

Aiaraldea es otra vez noticia. La crisis ha golpeado de forma bastante dura la comarca, pero sobre todo este año 2019 está siendo bastante cruel. Dos nuevos asesinatos patronales en la empresa Tubacex, uno en julio y otro en septiembre; diversos despidos en empresas: las movilizaciones de las compañeras de Artiach y Berriak; y una proletarización general de la vida cotidiana. Todos estos acontecimientos no pueden ser entendidos de manera aislada y el desalojo del Gaztetxe tampoco. Nos encontramos frente a una ofensiva capitalista, donde los ataques violentos a los intereses de la clase trabajadora son el pan de cada día. Por eso subrayamos la importancia del Gaztetxe y la necesidad de recuperar espacios al capital para ponerlos al servicio de la clase trabajadora, porque de eso modo hacemos frente a este negro futuro. En este contexto de fragilidad, son fundamentales redes de apoyo como Erraki, que, frente a la impotencia de la soledad, nos impregnan de fuerza mediante la solidaridad y la práctica militante.

Por todo ello, os hacemos llamamiento a la convocatoria del día 4 de diciembre las 18.30 frente al Gaztetxe. Este pueblo necesita un Gaztetxe, para seguir fortaleciendo las capacidades organizativas y seguir respondiendo a las necesidades de la juventud obrera. Nos toca defender el Gaztetxe y no retroceder frente al autoritarismo del Ayuntamiento del PNV-PSOE, porque no vamos a tolerar ninguna agresión a la militancia política ni a los espacios que están bajo nuestra gestión.

 

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fP8K

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal