lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 18/11/2025

Euskal Herriko 162 musika taldek Spotify utzi dute

La Haine - Euskal Herria
Salatu dutenez, Spotifyren buruak 700 milioi euro bideratu dio Helsing Defense armagintza enpresari, eta hark harreman zuzena du Israelgo hainbat enpresarekin.

Euskal Herriko 162 musika taldek, 650 musikari baino gehiagok guztira, Spotify musika digitaleko plataforma utzi eta beren kantuak bertatik kentzea erabaki dute, Musikariak Palestinarekin ekimenak atzo Iruñean jendaurrean azaldu zutenez. Izan ere iaz, Spotify musika plataformako nagusi den Daniel Ek-k 700 milioi euro bideratu zituen, dron militarrak garatzen dituen Helsing Defense armagintza enpresan.

Antolatzaileek azaldu dutenez, duela hiru hilabete zazpi lagun ziren besterik ez eta gaurkoan 650 batu dira kausa honen alde. Hasiera batean bakarrik bi musika taldek sortu zuten mugimendua hazi egin da eta bortizkeriaren kontra zabaldu nahi zuten mezua Euskal Herri osoan zehar barreiatzea lortu dute. "Kontziente gara dimentsio horretako plataforma batean euskal musikariok apenas dugula ekonomikoki eragiteko gaitasunik. Baina sinetsita gaude egin dezakegun ekarpenik handiena dela boikot kolektiboa eta haren bitartez zabaltzen dugun mezua", adierazi dute. “Jakinik Spotifyrentzat ez garela inor, asmo hori bera bultzatu nahi dugu kontrako norantzan: ez dadila ezer izan Spotify guretzat”, laburbildu dute. “Horrez gain, azpimarratu nahiko Palestinarekin ekimena ez dela moraletik mintzatzeko jaio, are gutxiago gremiokideak seinalatzeko xedez, kontziente baikara Euskal Herriko musikarion kasuistika eta lehentasunak desberdinak direla kasuan kasu”, erantsi dute.

Antolakuntzaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute eta entzuleei dei egin diete Israelen indarkeria oztopatzeko, izan ere, diruarekin kritiko izateko garaia ailegatu dela adierazi dute. Halaber, entzuleak ere gonbidatu dituzte sionismoaren kontrako eta palestinar herriaren erresistentziaren aldeko boikotera batzera.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal