Tolosan, 18 urteko gizonezko batek hainbat emakumeei sexu-erasoa egin die
Azken hilabeteetan Tolosan gizon matxista berberak egindako hainbat erasoren berri izan dute. Erasotzailea ustekabean hurbiltzen zitzaien biktimei, sexu ukituak egiten zizkien edo euren aurrean masturbatzen zen eta, ondoren, ihes egiten zuen. Hainbat salaketa jaso ondoren, azkena irailean jarri zuen neska gazte batek; susmagarriak eraso egin zion, eta beste adingabe baten laguntzarekin ihes egitea lortu zuen, ikerketa abiatu zuen Tolosako Ertzaintzak. Azken egunetan 18 urteko gazte bat identifikatu zuten, eta, atzo, asteartearekin, atxilotu. Gizona aske dago, epailearen aurrera noiz pasatu zain.