lahaine.org

compartir

                    

Dirección corta: https://lahaine.org/gC0P

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

03/10/2022 :: Nafarroa

Transfobia Iruñean

x Garat Gaztelu
Zeozer gaizki egin dugu gizartean, trans pertsonen errealitate gogor hobetzeko sortutako lege batek horrelako gorroto mezuak sorrarazten baditu edozein sektoretik datozela

2017ko martxoaren 21ean, duela bost urte baino apur bat gehiago, Iruñeko kaleetan barna ibili zen garai harta oso ezagun bilakatu zen HazteOir talde ultraeskuindarraren autobusa. Autobus honekin “Los niños tienen pene. Las niñas tienen vulva. Que no te engañen.” esaldi transfoboa zabaldu nahi zuten, beste toki batzuen artean, Euskal Herrian ere. Iruñean haien helburua parlamentu aurrean prentsaurrekoa ematea eta manifestu bat entregatzea bazen ere, herri mugimenduak ekidin zuen. Hemen ziren LGTBI+ mugimendua, sindikalismoa, mugimendu feminista... Egun egoera bestelakoa da, eta mezu transfoboak gure kaleetan berriro ere topatu arren, orain ez da HazteOir talde ultraeskuindarraren eskutik. 

 Joan den astean trans legearen aurkako pintaketa eta pegatinekin “apaindu” zuten Iruñea haien burua feministatzat duten pertsona batzuek. Ultraeskuinak darabilen diskurtsoa bere eginda, “utzi umeak pakean” edota “trans legeak umeak mutilatzen ditu” bezalako mezuak zabaldu zituzten.

 Egoera honek sekulako mina sorrarazten dit. Mina eta bi hausnarketa. Alde batetik, zeozer gaizki egin dugu gizarte honetan, trans pertsonen errealitate gogor eta gordina hobetzeko sortutako lege batek horrelako gorroto mezuak sorrarazten baditu edozein sektoretik datozela. Bestetik, zeinen arriskutsuak diren ultraeskuinak barreiatzen dituen gorroto mezuak, eta nola beti topatzen duten, normalean beldurraren bidetik, zirrikituren bat gizartearen beste sektoreetan zabaltzeko. Zorionez ziur nago gizartearen gehiengoa, eta bereziki, mugimendu feminista ez direla tranpan erori.

https://euskalerriairratia.eus/komunitatea/garatgaztelu/1664804208960-transfobia-irunean

compartir

            

Dirección corta: https://lahaine.org/gC0P

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal