lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 13/07/2026

Turista sionisten erasoak jasan dituzte Donostia Palestina plataformako manifestariek

Beñat Parra
Plataformaren arabera, turista sionistek hainbat eraso egin zizkieten: mikrofonoa apurtu zieten, irainak bota zizkieten eta Palestinaren aldeko manifestazioa oztopatzen eta boikotatzen saiatu ziren.

Hileroko legez, Donostia Palestina plataformak deituta, Palestinaren aldeko manifestazio jendetsua egin zuten ostiral arratsaldean Parte Zaharrean barrena, Israel genozida lelopean. Uda betean egonik, turista artetik pasatu behar izan ziren manifestariak auzoko kaleetatik, eta, hain zuzen ere, turista batzuek “erasoak” jasan zituztela salatu dute sare sozialetan.

“Tentsio uneak bizi izan genituen, sionismoak ahal duen bakoitzean adierazten duen indarkeriak eragindakoak. Turista sionisten erasoak jasan genituen, mikrofonoa apurtu zigutelako, iraindu gintuztelako eta Palestinaren aldeko manifestazio baketsua boikotatzen saiatu zirelako”, azaldu du plataformak sareetan. Hain zuzen ere, argitaratu duten bideoan ikus daiteke emakume batek manifestariak iraindu zituela, besteak beste.

Donostia Palestinak nabarmendu du Israelgo Estatuak palestinarren aurkako genozidioa gauzatzen jarraitzen duela: “Sarraskiek aurrera jarraitzen dute eta nazioarteko zuzenbidearen urraketak zigorrik gabe jarraitzen du”. Horrela, Donostiara etor daitezkeen turista sionisten aurrean, hiriko saltokiak deitu dituzte “indarkeria hori gaitzestera” No room for genocide kartelaren bidez, baita gainerako herritarrak deitu ere “Israelgo produktu guztiei boikota egitera”.

«Turista sionisten erasoak» jasan dituzte Donostia Palestinako manifestariek - Irutxuloko Hitza : Irutxuloko Hitza

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal