lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fL84

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

23/10/2018 :: Nafarroa

U27, manifestazioa: Autogestioa hedatuz, Gaztetxeak defendatu!

x Errotxapea, Lizarra, Maravillas, Barañain, Burlata, Zizur eta Berriozarko Gaztetexeak
Urriak 27, 12:00etan Errotxapeako Gaztetxetik

Azken denboraldian gaztetxeen loraldia bizitzen ari gara, gune zein proiektu autogestionatu berriak martxan jarxi direlarik. Hala ere, momentu honetan horietako 3 proiektu haien espazioetatik kaleratuak izateko arrisku egoeran daude: Errotxapeako gaztetxea, Lizarrako Sugarra gaztetxea eta Iruñeko alde zaharreko Maravillas gaztetxea.

Errotxapeako gaztetxeari dagokionez, duela bi urte urteak hutsik zeramatzan lokalari bizia ematen hasi ziren momentutik, prozesu judizial bat martxan jarri zen, gaztetxearen arduradun gisa hiru pertsona identifikatuz. Prozesu judizial honetan, auzi-jartzailea La Caixak, Iruñeako Udalak eta Talleres San Pedrok osatzen duten konpentsazio junza bat da, non lehenak jabetzaren erdia baino gehiago bere eskuetan daukan. Ehunka esperientzia eta jarduera sozial zein kulturalen ostean, 2017ko maiatzan hasi eta atzeratu zen epaiketak datorren urriaren 31n izango du jarraipena, proiektuaren etorkizuna anisku larrian egon daitekeelarik, 3 gazteek 40.000e-ko kostu judizialei aurre egin behar izatearekin batera

Maravillas gaztetxea ere, borroka eta erresistentziaren bidez abuztuan desalojoa geldiaraztea lortu ondoren, berriz ere desalojo arriskuan aurkitzen da Nafar Gobernuak kasua artxibatzearen aurka ezarritako errekurtsoa dela eta. Errekurtsoa onartuz gero, berriz ere espazioa desalojatzeko operazio poliziala gertatu ahalko litzateke.

Lizarrako Sugarra gaztetxearen kasuan, haien aurkako epaiketa eta desalojo mehatxua geldiaraztea lortu dute Nafar Gobernua mediazioa onartzera presionatu ostean. Gaur egun dauzkaten indarrak kontutan hartuz espazio guztiari erabilera ematea ezinezkoa zaienez, Nafar Gobernuak eta Nasuvinsak etxebizitza larrialdirako eta alokairu sozialerako pisuak egiteko proiektua onartu dute, gaztetxearen proiektuaren etorkizuna bermatze aldera. Halere, edozein momentutan mediazioa hautsi daiteke eta Nafar Gobemuak desalojoa berriz martxan jar dezake. Gainera, instituzioen erritmo eta azpijokoak denok ezagunak ditugunez, adi egotea komeni zaigu.


Aipaturiko espazioetan eta beste askotan behin eta berriz erakutsi denez, gaztetxe eta gune autogestionatuek zapalduen mesederako diren proiektuak aurrera ateratzea posible egin dute. Pairatzen ari garen egoerak erakusten duen moduan, hau ez da guztien gogoko; klase menderatzaileak desjabetuak desjabetu jarrai dezaten nahi baitute. Oro haz, aldaketarik ez emateko, beraien kontrolpean ez dagoen guztia itotzen saiatuko dira. Horregatik, loraldi hau zapaltzeko edozein baliabide erabiliko dute, kasu honetan, errepresioaren bidez egunero zapalduak direnak gogorrago zapalduz.


Hortaz, edozein gune autogestionaturen erasoa guztionganako erasotzat ulertzen dugunez, auzo eta herri guztietan borroka bateratu honen defentsa egin behar dugulakoan gaude. Uste dute espazioak bortizki kenduz gure proiektuak zein ekinbide politikoa geldituko dela, baina haziak garen heinean loraldi honek geldialdirik izan ez dezan borrokan jarraituko dugu. Horregatik, datorren urriaren 27an, larunbata, 12:00etan burutuko den manifestazio nazionalera batzeko deialdia egiten dugu.


AUTOGESTIOA HEDATUZ, GAZTETXEAK DEFENDATU!

Gune autogestionatuak sortu eta ditugunak defenda ditzaguni Errotxapeako Gaztetxea, Lizarrako Sugarra Gaztetxea eta Maravillas Gaztetxea aurrera!

DEITZAILEAK: Errotxapeako gaztetxea CSOA; Lizarrako Sugarra gaztetxea; Maravillas gaztetxea; Barañaingo Gaztetxea; Burlatako gaztaxea; Zizurko Esparru gaztetxea; Berriozarko Taupada gaztetxea.

______________

En los últimos meses hemos sido testigos de como han ido floreciendo los gaztetxes con la puesta en marcha de los nuevos espacios autogestionados y sus proyectos. Sin embargo, a día de hoy 3 gaztetxes se encuentran en riesgo de ser desalojados: el gaztetxe-CSOA de la Rochapea, el gaztetxe Sugarra de Estella y el gaztetxe Maravillas del Casco Viejo de Pamplona.


En cuanto al gaztetxe-CSOA de la Rochapea se refiere, desde el momento en el que entraron en la nave vacía de la calle Artica para darle vida, abrieron un proceso judicial identificando a 3 jóvenes como responsables del gaztetxe. El demandante de este proceso judicial es una junta de compensacion que esta formada por La Caixa, el ayuntamiento de Pamplona y Talleres San Pedro, en la que la primera entidad posee más de la mitad de la propiedad. Tras cientos de vivencias y de actividades sociales y culturales, el 31 octubre continuará el juicio que se aplazó en mayo de 2017, en el que se pondrá en peligro el proyecto, y los 3 jóvenes identificados  harán frente a 40.000€ en costas judiciales.


Maravillas Gaztetxea, que después de una larga lucha y resistencia consiguió paralizar el desalojo, se encuentra de nuevo bajo amenaza debido al recurso interpuesto por el Gobierno de Navarra contra la decisión de archivo del caso, hecho que de aceptarse, podía suponer una nueva intervención policial para desalojar el espacio.


En el caso del gaztetxe Sugarra de Estella, se ha conseguido la paralización del juicio y del desalojo presionando al Gobierno de Navarra a aceptar la mediación. Como con las fuerzas con las que cuentan les es imposible darle utilización a todo el espacio, han aceptado el proyecto de vivienda de urgencia y alquiler social que el Gobierno y Nasuvinsa van a hacer en una parte del gaztetxe, con tal de asegurar el resto del espacio y el futuro de su proyecto. De todas maneras, en cualqier momento se puede romper la mediación y ponerse en marcha el proceso de desalojo. Además, es son de sobra conocidos por todos el ritmo y las triquiñuelas de las instituciones, así que conviene estar atentxs.


Por lo tanto, tal y como se ha demostrado una y otra vez, los gaztetxes autogestionados han hecho posible realizar y trabajar en distintos proyectos en interés de los oprimidos. La situación actual nos muestra que esto no es de agrado para todo el mundo, existe una minoría, la clase dominante, que quiere que los desposeídos sigan siéndolo. Todo lo que escape de su control tratarán de ahogarlo, para evitar que cambie la situación. Es por eso que usarán cualquier medio a su alcance para aplastar cualquier espacio de lucha, en este caso, haciendo uso de la represión, aplastando más (si cabe) a aquellos que somos explotadas a diario.

Entendemos que un ataque a cualquier espacio autogestionado es un ataque a todxs, y por eso todos los barrios y pueblos debemos defender esta lucha unidxs. Creen que quitandonos brutalmente nuestros espacios, detendrán nuestros proyectos y nuestra actividad política. Nada más lejos de la realidad, somos hijxs de la lucha y en la lucha continuaremos hasta el final. En consecuencia, hacemos llamamiento para la manifestación nacional del próximo 27 de octubre (sábado) a las 12:00.


AUTOGESTIOA HEDATUZ, GAZTETXEAK DEFENDATUI Gune autogestinatuak sortu eta ditugunak defenda ditzagunl Errotxapeako Gaztetxea, Lizarrako Sugarra Gaztetxea eta Maravillas Gaztetxea aurrera!!


CONVOCANTES: Errotxapeako gaztetxea CSOA; Lizarrako Sugarra gaztetxea; Maravillas gaztetxea; Barañaingo Gaztetxea; Burlatako gaztetxea, Zizurko Esparru gaztetxea; Berriozarko Taupada gaztetxea.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fL84

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal