lahaine.org

compartir

                    

Dirección corta: https://lahaine.org/gB5r

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

04/08/2022 :: Nacionales E.Herria

Udako ogibidea? Miseria eta prekarietatea

x JARKI
Uda garaia oporra eta aisialdiarekin lotuta dago Euskal Herriko imaginario kolektiboan.

Uda garaia oporra eta aisialdiarekin lotuta dago Euskal Herriko imaginario kolektiboan. Hori sustatzen dihardute buru belarri bai enpresek, hedabideek zein instituzio ezberdinek, baina 3 hilabeteko irudi bukoliko horretaz haratago, arretaz edo tentuz begiratuz gero ez da gatza suertatzen jabetzea udako garaia kapitalismoak Euskal Langile klaseak kapitalismopean pairatzen duen miseria eta espolotazioaren jarraipena dugularik. Horrela, Euskal Herria turismora bideratutako lurraldea bilakatzen saiatu dira, bai Hego Euskal Herrian Espania estatuaren mesedepean jarduten instituzio autonomikoak zein lpar Euskal Herria barnebiltzen duen Frantziako Pirineos Atlantis departannentua.

Horrela, gentrifikazioaren fenomenoa gero eta ohikoagoa da gure herri eta auzoetan, iada langile klaseak etxebizitza bat eskuratzeko dituen arazoak areagotuz, turismora bideratutako etxebizitzen eta alokairuen agerpenekin batera espekulaziopean Euskal Herriko langile klaseak ezin dituelarik bere herrietako etxebizitzak alokatzeko edota eskuratzeko beharrezkoa ordaindu. Horrela zenbait udalerri urte guztian hainbat etxe huts eduki ostean udako sasoian beren biztanleria biderkatu egiten dute errealitate hori asetzeko ekononnia eta merkataritzaren agerpena ohikoak suertatu direlarik. Hauen eskutik tenporalitatearen eskutik datozen prekarietatea, zehaztagabetasun eta ziurtasun gabeziarekin datozen lanpostuen eta kontratuekin.

Bizitokia ezin ordainduta bizirauteko beren lan indarra kondenatuta dagoen euskal herri langilearentzat oporrak eta aisialdia ez dira aukera bat are gutxiago kotxea hartu edota erosketak egitea, hau da, biziraupenerako beharrezkoak diren gaien erosketak luxua bilakatzen ari denean. Udako sasoi honetan ezin baitugu ahaztu inflazioaren gorakadaren eraginez emandako salgaien garestitzea eta honen ondorioz emandako langileon soldata errealen, hau da, kobratzen dugunaz haratago soldatarekin eskuratu ditzakegun soldaten eros ahalmenaren erorketa. Aipatzekoa da Hego Euskal Herrian inflazioa %10 igo den b ita rtean batez besteko soldataren igoera honen erdia izan delarik, lpar Euskal Herrian berriz inflazioa %5,8 altxata soldataren igoera datu hau baino erdiabaino apur gehiago altxa dela bakarrik.

Datu hauek gauza bakarra uzten dute agerian krisi garaietan burgesiak beren etekinei eusteko estatuen laguntza eta konplizitatearekin langile klasearen pobretzea ematen ari dela. Izan ere, argi izan behar dugu nahiz eta askok esaten duten egun bizi dugun krisi kapitalista hilabete batzuk barru arindu edota igaroko den arren langile klasea dela kapitalisten aberaste eta handinahien ondorioz suertatutako miseria egoerak ordaintzen dituztenak, hauek beti moldatzen baitira krisien ondorioak langile klasearen sorbaldetan kokatzeko. Kapitalistak trebeak baitira gero bidean aurkitzen dituzten oztopo edo egoera ezberdinetatik etekina ateratzeko. Horrela, uda garaian hain ohikoa dugun aisialdiaren irudia produktu bilakatu dute kontsumora bideratutako aisialdia sustatuz, helburu bikoitz batekin.

Alde batetik, sistema kapitalistaren dinamika elikatu eta euren etekin ekonomikoak areagotzea eta bestetik langile klasea desmobilizatu, alineatu eta beren antolakuntza politikorako edozelako espazio neutralizatzea. Izan ere, langilea iada ez da esplotatua bakarrik beren lantokietan burgesiak aisialdia langilearen esplotazioari eusteko instrumentu bilakatu baitu.

Hau guztia langile klaseak burgesiaren eskutik kapitalismopean pairatzen duen zapalketa egoeraren adibide ezberdinak besterik ez ditugu baina problematika hauek ezin ditugu era isolatuan ulertu, sistema kapitalistak sorrarazitako esplotazio eta miseria egoeran baitute erroa. Honi eman beharreko erantzunak izaera lokala edo isolatuak izatetik haratago, izaera integraleko langileen partetiko erantzuna beharrezkoa egiten dutelarik. Gauzak horrela, Euskal Herriko langileok ezin gara otzantasunean edota hutsikerian erorita paso egin.

Euskal Herriko Langileria ezin gara isilik geratu burgesiak gure kostara bizitzerako orduan gure lepoan kokatutako soga tenkatzen duen bitartean. Beharrezkoa dugu antolatzea, beharrezkoa dugu egoera irauli eta honi aurre eginez borrokatzea eta horretarako antolakuntza halabeharrezko elementua dugu. Gauzak horrela Euskal Herriak bai klase zein nazio parametroetan pairatzen duen eta era banaezinean ulertu ezin daitekeen zapalketari aterabidea eman diezaiokeen alternatiba bakarra independentzia eta sozialismoa dugu.

Jarki*

compartir

                    

Dirección corta: https://lahaine.org/gB5r

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal