lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 23/06/2025

Udaltzaingoaren bortizkeria salatu dute Mendillorrin

La Haine - Euskal Herria
Argi utzi nahi izan dute Indar Errepresiboek ez dutela lekurik auzoan, eta hortaz, “haien presentzia desnormalizatzen eta salatzen” jarraituko dutela.

Enegarren eraso poliziala jasan zuten Mendillorriko gazteak pasa den igande goizaldan, bertan ziren bi lagun atxilotuz eta beste hiru identifikatuz. Gazte asanbladako kideek azaldu dutenez, gazte eguneko juerga bukatu ostean, goizeko 05:30ak aldera Udaltzaingoako furgoneta bat agertu zen ospakizuna zerikusirik ez zuen arrazoi batengatik. Antzarako plazan zenbait pertsona zeuden eta urrunean poliziaren presentzia ikustean haibat gazteek bere desadostasuna adierazi zuten oihuen bidez. Orduan, momentu batetik bestera 6 furgoneta agertu ziren plazan, 25 munizipal inguru jaitsiz, horietako batzuk aurpegia estalirik modu oldarkorrean gazteen kontra joz. “Intimidatzera etorri ziren eta hasieratik modu bortitzean jardun zuten” salatu dute gazte asanbladako kideek.

Argi utzi nahi izan dute Indar Errepresiboen aktuazioa guztiz desproportzionala izan zela: “grabatzen hasi zen gazte bati spray pimienta begietara bota zioten metro bat baino gutxiagoko distantziara; eta bereziki gazte baten kontra jo, eta 4ren artean spray pimienta bota eta lurrera bota zuten, 2 minutuz immobilizatuz eta asfixiatuz”. Era berean, Poliziak modu arbitrarioan jokatu zuela azaldu dute: “edozein izan ahal ginen atxilotu edo identifikatutako gazteak”.

Bestetik Indar Errepresiboek ez dutela lekurik auzoan, eta hortaz, “haien presentzia desnormalizatzen eta salatzen” jarraituko dutela esan dute. “Sistema kapitalistaren logikaren baitan polizia estatuaren indar errepresiboa baita, sistemaren aurka borrokatzen duen ororen kontra oldartzea oinarri eta helburu duena”, gaineratu dute. Bestalde, nabarmendu dute, gazte horienaz gain, kasu gehiago badirela: “azpimarratu nahiko genuke hau ez dela gertaera isolatua izan, hainbat izan dira mendillorriko auzokideok jasan ditugun errepresio uneak, 2016ko gazte eguna, covid garaiko etengabeko jazarpenak, 2021eko ez-inauteriak... eta hainbat eta hainbat”.

Bukatzeko, identifikatu eta atxilotutako gazteei elkartasun osoa adierazi eta gertakizunek ekar ditzazketen ondorioei guztien artean aurre egingo dietela adierazi dute.

“Argi izan, aurrean izango gaituzue! Indar errepresiboak auzotik kanpo! Bortizkeria poliziala gelditu!”

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal